Hezkuntza Programa - Udaberria
Hezkuntza programa: Udaberria
Erasmus ikasleentzako, Hezkuntza arloko 30 ECTS-ko bi ikastaro eskaintzen ditugu Euskadiko bihotzean eta Mondragon Kooperatiba mugimendu ospetsuan.
Ikastaroak bi seihileko desberdinetan emango dira. Bi ikastaroetako funtzionamendu-hizkuntza ingelesa izango da.
Helburu Orokorrak
Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduen helburua ikasleen hezkuntza-premiei aurrea hartzeko gai diren profesionalak prestatzea da. Haurren familia-, gizarte- eta kultura-ingurunea kontuan hartzen duten eta behar bezala lantzen dituzten profesionalak. Profesional sortzaileak eta konprometituak, kritikoak errealitatea interpretatzeko orduan, eta, aldi berean, gizarte aldakor batera egokitzeko malguak. Enpatia garatuko duten profesionalak, haurrak ulertzeko eta aurkikuntzak partekatzeko ingurune abegikorra sortzeko, eta ikerketetan eroso sentituko direnak ezagutza eta aurkikuntza pedagogiko eta linguistiko berriak partekatuz.
Moduluak
- Hezkuntzako Berrikuntzaren eta Gogoeta Praktikaren Lidergoa sustatzea (9 ECTS) (otsaila-martxoa). Nahitaezkoa
- Gure gizarte globalizatuan (geo lokalizatuan) irakasle izateko, gero eta hausnarketa eta ezagutza handiagoa behar da gure munduko errealitate desberdinen artean antzekoa denari eta ez denari buruz. Ikuspegi eta ulermen global hori lortzen laguntzeko, nazioen arteko eskola, erakunde, sistema eta herrialdeekin harremanetan egon behar dugu. Modulu honek helburu hori du. Modulu honetan, hezkuntzaren lau ardatz nagusitan zentratuko gara. Lehenengo ardatza izango da euskal hezkuntza-sistema, berrikuntza, irakaslea ikertzaile gisa eta ikaskuntzako komunitate profesionala.
- Ikasgelaren Eraldaketa (6 ECTS) (Martxoa-Apirila ) (Maiatza-Ekaina). Nahitaezkoa
- Praktika profesionala gure praktikari buruz hausnartzeko gaitasunean oinarritzen da, eta hori beharrezkoa da erabakiak hartzeko. Practicum honen helburuak, hezitzailea ikerketa prozesu batean murgiltzea eta tokiko esperientzia bizitzea eskatuko du.
- Practicum (6 ECTS) (Apirila-Maiatza). Nahitaezkoa
- Praktika profesionala gure praktikari buruz hausnartzeko gaitasunean oinarritzen da, eta hori beharrezkoa da erabakiak hartzeko. Practicum honen helburuak, hezitzailea ikerketa prozesu batean murgiltzea eta tokiko esperientzia bizitzea eskatuko du.
- Espainiera (3 ECTS) (Otsaila-Maitza).
- Euskal Kultura (6 ECTS) (Otsaila-Maiatza).
- Modulu honen helburua euskal kulturan ibilbide labur bat egitea da, haren alderdi garrantzitsuenetako batzuk ardatz hartuta: hizkuntza, historia eta hezkuntza-sistema, egungo euskal gizartea ulertzeko.