Hezkuntza Praktikak
Hezkuntza praktikak
Informazio orokorra
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak euskal ikastetxeetan praktikak egiteko aukera eskaintzen die mundu osoko Hezkuntza ikasleei. Erasmus, elkartrukeko edo nazioarteko ikasleentzako, Euskal Herriko (Espainia) ikastetxeetan neurrira egindako Hezkuntzako Praktiken aldia da. Praktiketako lan-hizkuntza elebiduna izango da; atzerriko hizkuntzako irakasleekin kokatuko da ikaslea.
Ordutegia
Eskolako ordutegira egokitu beharko du interesdunak.
Eskaera
Mesedez, eskaera aurkezteko helbide honen bitartez egin: https://www.mondragon.edu/eu/mugikortasun-programak/hezkuntza/prozedura
- 1.go seihilekoan egiteko praktiken eskaera egiteko epea: Ekainak 1
- 2. seihilekoan egiteko praktiken eskaera egiteko epea: Abenduak 1
Programari buruzko Informazioa
Programaren helburu orokorra
Praktika horien helburu orokorra, beste herrialde batzuetako praktiketako irakasleek, euskal eskoletako irakaskuntza behatzeko eta praktikatzeko aukera izatea da. Hala nola, Ikastoletakoa (eskola komunitarioak), Estatuko eskoletakoa eta Kristau Eskoletakoa (eskola erlijiosoak); bitartean, esperientzia handiko irakasle baten eta jatorrizko unibertsitateko tutorearen laguntza jasotzen. Irakaskuntza praktikak Mondragon inguruko haur eta lehen hezkuntzako eskoletan egingo dira eta ikasleek ingeles irakasleekin lan egingo dute eskoletan.
Helburuak
Jatorrizko unibertsitateak dagokion ikastetxearekin izenpetuko duten akordio akademikoan ezarritakoak.