Iberinsa programa
Programaren deskribapena
Iberinsa programa, elebidun eta kultura anitzeko programa da. Programa honi esker ikasleek diploma bikoitza lortzeko aukera dute etorkizunean Frantziar eta Espainiar herrialde hiztunetan lan egiteko. Sei urteko programa da eta ikasleak INSA TOULOUSE-ko Ingeniari titulua eta Espainiako unibertsitateko titulua lortuko ditu.
Programan parte hartuko duten ikasleek ikasketa zehatz bat jasoko dute 12 ikasle frantziar eta 12 ukase espainiarrez osatutako talde batean. Lehenengo urtean ikasleek programa orokorra izango dute eta bigarrenetik aurrera lau espezialitate izango dituzte aukeran:
- Ingeniaritza Mekanikoa
- Automatika Elektronika
- Informatika eta Sareak
- Ingeniaritza Kimikoa
Egonaldia
Programak sei urteko iraupena du, Franzia eta Espainia artean banaturik.
Mondragon Unibertsitatean ikasi nahi, baina euskaraz ez dakiten ikasleentzat beste irtenbide alternatibo bat proposatzen da.
Hizkuntza ikastaroa
Frantsesa menperatzen ez duten ikasleek, Frantses ikastaro intentsiboa egiteko aukera izango dute ikasturtea hasi aurretik.
- Ikastaroaren gastua ikasle bakoitzak beregain hartuko du.
- Lehenengo urtean, frantsesak ez diren Iberinsa ikasleek Frantses ikastaroa egingo dute, atzerriko lehen hizkuntza bezala eta ingelesa bigarren hizkuntza bezala.
Onarpen motak
Ikasketak Espainian burutu dituzten ikasleentzat: Matrikularen ordainketa Espainiako unibertsitatean bertan egingo da zuzenean. Onarpen prozesu eta matrikualri buruzko informazio gehiago:
"Baccalauréat" titulu frantsesa duten ikasleentzat: Matrikula "post-bac" portalaren bidez egingo da, eta honi dagozkion gastuak INSAn bertan ordainduko dira. Onarpen prozesu eta matrikulari buruzko informazio gehiago:
INSA Toulose
Institut National des Sciences Appliquées de Toulouse (INSA), Ingeniaritza Eskola Publikoa da. Eskola honek bi eginkizun nagusi ditu: alde batetik, ingeniariak trebatzea hasierako eta etengabeko prestakuntza bidez eta bestetik, ikerketa jarduerak garatzea.
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea kooperatiba unibertsitatea da, Mondragon taldearen partaide ingurune, gizarte eta denborarekin konprometitua dago. Irakaskuntza ereduaren ezaugarriak hauek dira: gaitasunetan oinarritutako prestakuntza, ikasle eta irakasleen arteko zuzeneko harremana, talde-lana, ebaluazio jarraia, enpresa eta erakundeetan formakuntza praktikoa, berrikuntza, ekintzailetasuna eta nazioarteko formakuntza.
Jaume I - Castellón
Castelloneko Jaume I Unibertsitatea, unibertsitate publikoa da. Unibertsitateak, malguak eta lehiakorrak diren programa eta ikasketa planak eskaintzen ditu, ikaslearen autonomia profesionala eta pertsonala bermatzen duelarik eta hauen lan mundurako integrazio aukerak zabalduz.
Informazio gehiago
Iberinsa programari buruzko informazio zehatzagoa jasotzeko.