Hurrengo urratsak
Kontuan izan beharreko dokumentuak
Jarraian, atzerrira joan aurretik, atzerrian egon bitartean eta atzerritik itzultzean eduki beharreko, bete beharreko eta entregatu beharreko dokumentuak azaltzen dira.
Atzerrira joan aurretik
- Learning Agreement. Ikasleak atzerrian egingo dituen ikasgaien erlazioa jasoko duen dokumentua eta hiru partaideek sinatu beharko dute (Mondragon Unibertsitatea, ikaslea eta atzerriko unibertsitatea).
- Nortasun agiri nazionala edo Pasaportea. Indarrean egon beharko da egonaldi guztian.
- Europar osasun txartela. Indarrean egon beharko da egonaldi guztian (ERASMUS+ eta DIPLOMA BIKOITZA).
- Segurua. MUtik kudeatu eta ordaintzen den segurua (ERASMUS+ , DIPLOMA BIKOITZAK eta HITZARMENAK). Osakidetza "desplazado" status-a (SICUE).
- Visadoak. Ikasle visak estaldura egokiena (HITZARMENAK).
- OLS (Online Language Support). Ezin bestekoa da prozedura hau jarraitzea (ERASMUS+).
Atzerrian egon bitartean
- Ikasgaien balidazioa. Learning Agreement-ak ziurtatu.
- OLS (Online Language Support). B2 maila baino bajuagoa atera duten ikasleek online ikastaroa egin beharko dute.
- Atzerriko noten agiri ofiziala. Noten agiri ofiziala entregatu beharko da eta atzerriko unibertsitatearen sinadura eta zigilua izan beharko du.
Atzerritik itzultzean
- OLS (Online Language Support). Froga bat egin beharko du ikasleak bere ingles/frantses maila akreditatzeko. Froga egitea derrigorrezkoa izango da eta jakinarazpena jaso ondoren 30 eguneko epea izango du ikasleak froga egiteko.
- Learning Agreement. Arrasateko Campuseko 2. eraikuntzako harrera nagusian utzi koordinatzailearen izenean.
- Ikasgaietan aldaketarik ez bada eskaerarekin bidalitako dokumentua hiru partaideek sinatu beharko dute.
- Ikasgaietan aldaketak egon badira, eskaerarekin bidalitako dokumentua sinatzeaz gain, Mudletik betetako atala ere sinatu beharko dute hiru partaideek.
- Certificate of attendance. Bi dokumentu original ekarri beharko dira sinadura eta zigiluarekin.
- ERASMUS+ ikesta. Online bete beharreko inkesta (ERASMUS+).
- Nazioarteko harremanetako inkesta. Emailez jasoko du ikasleak Google forms bidez.
- Dokumentu hauek entregatzea derrigorrezkoa da eta ez entregatzeak beka galtzea suposa dezake.
- Dokumentuak entregatzeko epea: atzerriko unibertsitateko azkenengo egunetik astebete.