Deialdia
Egonaldia atzerrian
Atzerriko egonaldia egiteko informazioa eta jarraitu beharreko prozedura aurki daiteke jarraian. Erasmus + Programa barruan egindako mugikortasunak Europar Batasunak ko-finantzatzen ditu.
Baldintzak
Atzerrian egonaldi bat egin nahi duten ikasleek aukeratuak izateko jarraian azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte:
- Notak: Graduan 1. eta 2. mailako notak hartuko dira kontuan eta Masterraren kasuan 1. seihilabeteko notak.
- Azterriko hizkuntza maila: Ikasleak hizkuntza maila frogatu beharko du, titulu ofizialaren bidez hau izanez gero, edo hizkuntza froga eginez (ingelesa, frantsesa edo alemana).
- Ikaslearen jarrera eta balorazio orokorra hartuko dira kontuan.
Baldintza hauez gain, ikasleak ondorengo baldintza akademikoa bete beharko ditu atzerrian:
- Dedikazio osoa seihileko bakoitzeko: 30 ECTS seihileko bakoitzean eta kreditu guztiak ikasgai teknikoez osatuak egon beharko dute.
Prozedurak
Parte hartzeko jarraitu beharreko prozedura:
- Preferentzi inkesta bete Mudle-tik. Titulazio bakoitzak bere esteka izango du.
- Motivation letter Mudle-ra (ingelesez).
- CVa Mudle-ra (ingelesez).
- Atzerriko hizkuntzaren titulu ofiziala (izanez gero) Mudle-ra igo (ingelesa, frantsesa edo alemana).
- Atzerriko hizkuntza titulurik izan ezean, hizkuntza froga egin:
- Arrasateko Campuseko ikasleak: Mondragon Lingua hizkuntza eskolan
- Orona-Ideo Campuseko ikasleak: Orona-Ideon, horretarako prestatuko diren geletan.
- Goierriko Campuseko Ikasleak: Goierrin, horretarako prestatuko diren geletan.
- Aukeratuen zerrendak argitaratu ondoren, ikasleak plaza onartu edo ukatu.
Aukeratua izatean jarraitu beharreko prozedura:
- Bilera informatiboa Arrasaten.
- Atzerrian eskaera tramitatu eta beken tramiteak egin.
- Azken bilera informatiboak eta dokumentazio banaketa atzerrira joan aurretik.