Hurrengo urratsak

Hurrengo pausoak

Behin atzerrian ikasteko eskaera onartua izan denean hainbat pauso bete beharko dira egonaldi egiteko eta Mondragon Unibertsitateari dagozkion betebehar guztiak burutzeko.

Dokumentazioa

Atzerriko egonalditik itzultzerakoan ikasleak honako dokumentazioa entregatu beharko du Enpresagintzako Fakultateko Idazkaritza akademikoan:

Transcript of records

Ziurtagiri akademikoa, harrera Unibertsitateak egindakoa.

Certificate of attendance / Certificate end of studies

Egonaldia ziurtatzen duen ziurtagiria, harrera Unibertsitateak egindakoa. Dokumentu hau Mondragon Unibertsitateko Errektoretzan ere entregatu beharko du Erasmus egonaldia burutu duen ikasleak.

Learning agreement

Ikasketen hitzarmen orijinala edo behin betikoa.

Dokumentazioa itzuleraren hurrengo astean entregatu beharko da. Hau ez egiteak, Erasmus bekaren kopuru osoa ez jasotzea ekar dezake.

doc

LEARNING AGREEMENT FOR STUDIES