Prozedura

Nominazio eta izen emate epeak

UDAZKENEKO SEHILEKOA UDABERRIKO SEHILEKOA
Izendapena Izen-ematea Izendapena Izen-ematea
Martxoak 15  - Apirilak 30 Martxoak 15 - Maiatzak 15 Irailak 15 - 30 de octubre Irailak 15 - Azaroak 15

Izena emateko prozesua 

Nazioarteko Harremanetako bulegoa nominatuak izan diren ikasleekin harremanetan jarriko da. Ondorengo galdetegia bete beharko dute izen emate prozesua osatzeko. Ondoren dokumentu hauek aurkeztea eskatuko zaizkie (ez da beharrezkoa izango dokumentua originalak bidaltzea): 

  • Indarrean dagoen Nortasun Agiria (Europako ikasleen kasuan) edo pasaportea (Europako Erkidegotik kanpoko ikasle ez-europarren kasuan). 
  • Online Learning Agreement  (Erasmus+ programan dauden ikasleak)
  • Unibertsitate ikasketen espediente akademikoa (ingelesez)
  • Pasaporte tamainako argazki bat.
  • Ingeleseko egiaztagiria (Ofiziala edo jatorrizko unibertsitateak emana)

Eskaera prozesua amaitutakoan, onartutako ikasleek informazio gehiago jasoko dute ostatuari, orientzio egunei eta abarri buruz onarpen-gutunarekin batera.

Europarrak ez diren ikasleentzat edo ikasketetarako BISA behar dutenentzat, lehenbailehen eskaera prozesuarekin hastea gomendatzen da, prozesuak bere denbora eramaten duelako. Egoera normal baten, bisatuaren eskaeraren erantzuna 4-6 aste luzatu daiteke.

Informazio-orri honetan aurki dezakezue informazio garrantzitsua.

Egutegi akademikoa

Hau izango da egutegi akademikoa

  • Udazkeneko sehilekoa: irailaren hasieratik otsailaren hasierara
  • Udaberriko sehilekoa: otsailaren hasieratik ekainaren erdialdera

Bestelako informazio interesgarria

  • Iritsiera galdetegia (zure etorreran xehetasunak dituzunean, bidali formulario hau nazioarteko bulegora).

Informazio gehiago jasotzeko gurekin harremanetan jarri zaitezke:

 

NAZIOARTEKO HARREMANETARAKO BULEGOA

MONDRAGON UNIBERTSITATEA
Enpresagintza Fakultatea