Produktu eta Zerbitzu Elkartuen Diseinu Estrategikoan Masterra
PRODUKTU ETA ZERBITZU ELKARTUEN DISEINU ESTRATEGIKOAN MASTERRA
Masterraren helburu nagusia erabiltzailea erdigunean jartzen duten produktu eta zerbitzu berriak sortzeko gai diren profesionalak prestatzea da.
Diseinu estrategikoko masterra estatu mailako aitzindarietako bat da. Erabiltzailea erdigunean jartzen duen diseinuaren filosofian oinarrituz, diseinuaren perspektiba globala lantzen da, erabiltzailearen esperientzia eta zerbitzuen diseinuan sakonduz, diseinuaren lanketak pertsonetan eta enpresan eragin handiagoa izan dezan.
Maila internazionalean aitortuko den profil profesional bat garatuko duzu. Izaera praktikoko formakuntzaren bitartez oraingo diseinuaren konpetentziak eskuratuko dituzu, produktu eta zerbitzu berrien garapenaren aurreko fase estrategikoan enfasia eginez.
Masterra zuzenduta dago Industria Diseinuan Graduatutakoei eta hauen baliokideei, baita ingeniaritza eta arkitekturako adarreko irakaskuntza ofizialetan unibertsitate tituludunak direnei ere.