Informatikako Ingeniaritza Gradua

INFORMATIKAKO INGENIARITZA GRADUA

Informatika gaur egun eskaririk handienetakoa duen lanbideetako bat da eta oso etorkizun oparoa du.

Hori dela eta, lanbide horretarako profesionalak prestatzea du xede titulazio horrek. Gradu horretarako diseinatutako prestakuntza zeharkakoa eta oso erabilera anitzekoa da, ikasleak hainbat lanetarako trebatzen baititu: zenbait plataforma erabiliz (ordenagailuak, sistema txertatuak, telefono mugikorrak…) informatika-produktuak garatzeko eta enpresa bateko informazio-sistema konfiguratu, kudeatu eta mantentzeko, besteak beste.

 

Hortaz, ikasketa-planaren helburua ikasleak honako eduki hauek bereganatzea da: programazioa, ordenagailuen ingeniaritza, softwarearen ingeniaritza, informazio-sistemak, sistema adimendunak, sistema eragileak, sistema txertatuak, sistema banatuak eta sareak. Prestakuntza horri esker, ikasleak hainbat lan-ingurunetara egokitzeko gauza izango dira.

  KODEA IRAKASGAIA ECTS HIZKUNTZA TXANDA CAMPUS
PDF GIE304 Sistema Eragileak 4,5 EN G Arrasate
PDF GIH304 Softwarearen Ingeniaritza 4,5 EN G Arrasate
PDF GIK302 Proiektuen Kudeaketa 4,5 EN G Arrasate
PDF GIF303 Web Ingeniaritza 6 EN G Arrasate
PDF GIH303 Adimen Artifizala 6 EN G Arrasate
PDF IER001 Hasi Berrientzako Gaztelania 3 ES   Arrasate
PDF GOG999 Proiektuen Kudeaketa II 6 EN   Arrasate
PDF GOGG02 Teknologia Politika eta Berrikuntzaren kudeaketa 6 EN   Arrasate
PDF IER006 Basque Culture 6 EN   Arrasate
PDF GHXXX Hautazko Ikasgaiak 3/4,5 EN/ES G/A Arrasate

 

*Txanda: G: Goizez / A: Arratsaldez