Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza Gradua

INDUSTRIA DISEINUKO ETA PRODUKTU GARAPENEKO INGENIARITZA GRADUA

Tituluaren helburu nagusia diseinuko ingeniariak formatzea da, produktu, kontzeptu eta zerbitzu berriak sortzeko gai direnak eta enpresari eta merkatuari balio erantsia emango diotenak. Industria diseinatzaileak diziplina anitzeko izaera duen ingurune batean garatzen dute euren jarduera profesionala, non sormenak eta berrikuntzak garrantzia handia duten.

Industria diseinatzailearen lana inguratzen gaituzten produktuei forma ematea da, pertsonen egunerokoa erraztuz: sakelako telefonoak, ontziak, kontsumo produktuak… hau guztia, modu sortzaile eta berritzailean, beti ere, ingurumena errespetatuz.

 

Industria Diseinua enpresa berrikuntzarekin harreman estua duen jarduera bat da, industria diseinuko ingeniaria baita, industriak etorkizunean gauzatuko dituen proposamen berriak planteatzeko ardura duena.

Industria diseinuko profesionalak diseinua, fabrikazioa eta produktuaren garapena bezala kontzeptuak menperatu behar ditu. Bere lana kontsumitzaile eta erabiltzailearen beharrak ezagutzetik hasten da eta produktuaren komertzializazioarekin amaitu. Diziplina anitzeko ingeniaritza honek industria diseinuko profesionalari enpresa bateko departamentu askotan lan egiteko aukera ematen dio.

 

  KODEA IRAKASGAIA ECTS HIZKUNTZA TXANDA CAMPUS
PDF GDW305 Diseinuaren Metodologia II  4,5 ES G Arrasate
PDF GDJ302 Ordenagailuz Lagundutako Diseinua I 6 EN G Arrasate
PDF GDJ303 Adierazpen ArtistikoaII 4,5 EN G Arrasate
PDF GDN302 Ingeniaritza Termikoa eta Fluidoena 4,5 EN G Arrasate
PDF GDW303 Erabilgarritasuna 3 EN G Arrasate
PDF GDW304 Ingurumen Alderdiak 3 ES G Arrasate
PDF IER001 Hasi Berrientzako Gaztelania 3 ES   Arrasate
PDF GOG999 Proiektuen Kudeaketa II 6 EN   Arrasate
PDF GOGG02 Teknologia Politika eta Berrikuntzaren Kudeaketa 6 EN   Arrasate
PDF IER006 Basque Culture 3 EN   Arrasate
PDF GHXXX Hautazko Ikasgaiak 3/4,5 EN/ES G/A Arrasate