Energiaren Ingeniaritza Gradua

ENERGIAREN INGENIARITZA GRADUA

Etorkizun jasangarriago baten alde, energia ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzea du helburu Mondragon Unibertsitateko Energiaren Ingeniaritza Graduak.

Energiaren sorkuntza sistemak aztertu eta diseinatzeko (energia berriztagarriak adb.) eta banaketa eta metaketa-sistemez arduratzeko (bateria adb.) prestatuko ditugu etorkizuneko energiaren ingeniariak. Egungo behar energetikoak antzeman beharko dituzte, enpresen beharrei erantzunez, ikerketaren bidez eta sistema, prozesu eta produktu berriak diseinatuz.

Egun, energiaren kontsumoa historiako handiena den honetan, sekula baino garrantzitsuagoa da lan egiteko ohiturak aldatzea, eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatuz.

 

  KODEA IRAKASGAIA ECTS HIZKUNTZA TXANDA CAMPUS
PDF GAH201 Automatizazioa 4,5 ES A Orona-Ideo
PDF GAK202 Proiektu Energetikoen Bulegoa  3 EN G Orona-Ideo
PDF GAI205 Energia Biltegiratzeko Teknologiak 4,5 EN G Orona-Ideo
PDF GAH204 Prozesuen Kontrola 6 EN G Orona-Ideo
PDF GAI204 Energia Elektrikoen konbertsioa 6 EN G Orona-Ideo
PDF GAJ203 Sorkuntza Termofluidikoko Zikloak 6 EN G Orona-Ideo
PDF IER001 Hasi Berrientzako Gaztelera 3 ES A Orona-Ideo
PDF GHXXX Hautazko Ikasgaiak 3/4,5 ES/EN G/A Orona-Ideo

*Txanda: G: Goizez / A: Arratsaldez