Gizarte eta Erakunde Eraldaketa - Udaberria
Gizarte eta Erakunde Eraldaketa. Udaberria
Zer eskaintzen dugu?
Nazioarteko ikasleentzako eta elkartrukeko ikasleentzako Gizarte eta Erakunde Eraldaketa arloko lanaldi osoko ikasketen nazioarteko programa Bilbon. Programa hau Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dute.
Noiz?
Udaberriko seihilekoa (Ots - Eka)
Hizkuntza?
Ingelesa
Non?
Bilbo, Campus of Advanced Services Fabrik (AS Fabrik), Zorrotzaurre.
Zer da AS Fabrik?
AS Fabrik-en helburu nagusia 4.0 zerbitzu teknologikoen sektoreko Bilboko enpresen lehiakortasuna handitzea da, Garapen Iraunkorreko 17 Helburuekin (GJH) bat datozen eraldaketa digital, sozial eta antolamenduzkoekin lotutako erronkei erantzun egokia eman ahal izateko.
Zergatik?
Azken urteotan aldaketa batzuk gertatzen ari dira maila globalean, bai antolaketari eta enpresari dagokienez, bai, oro har, gizarte mailan. Mundu dinamikoago, aldakorrago, zalantzazkoago, hiperkonektatuago eta globalizatuago baterantz goaz, teknologiaren -bereziki digitalaren- garrantzi gero eta handiagoarekin, mundu multikulturalago baterantz, ingurumen- eta sozioekonomia-iraunkortasunean duen eraginagatik kezkatuta. Aldaketak zorabiagarriak dira bizitzaren alderdi guztietan, bai profesionalean, bai pertsonalean.
Zeintzuk dira gure helburuak?
Gizarte eta Erakunde Eraldaldaketan Nazioarteko Programaren helburua profesional arduratsuak, sortzaileak eta konprometituak prestatzea da, errealitatearen interpretazio kritikoa egiteko gai izango direnak eta, gainera, etengabe aldatzen ari den gizarte batera egokitzen jakingo dutenak.
Gure helburu nagusia erronka globalak, digitalak eta antolakuntzakoak kudeatzeko gai izango diren profesionalak prestatzea da, baita sektore publikoan zein pribatuan enpresak gidatzea ere. Horretarako, ikasleek hiru eraldaketa-arlo nagusietako batean jarriko dute arreta:
- Eraldaketa digitalak: Orain, inoiz baino gehiago, elementu teknologikoak giza osagaia behar du fenomeno sozialak behar bezala interpretatzeko. Oso garrantzitsua da teknologia pertsonen alde aplikatzeari buruz hausnartzea eta, era berean, datozen aldaketei aurrea hartzea.
- Eraldaketa globalak: Munduko erronkei aurre egiteko, erakundeek beren mugak zabaldu behar dituzte eta eragile global bihurtu. Horregatik, gero eta informazio gehiago behar dute nazioarteko politikei eta kultura-, ekonomia- eta gizarte-joerei buruz, kulturarteko testuinguruak kudeatzeko.
- Antolaketa-eraldaketak: Joera berri horien ondorioz, erakundeak egokitu egin dira azken urteotan. Mundu dinamikoago, globalizatuago eta zalantzazkoago honetan, erakunde horiek gidatuko dituzten pertsonak behar dira, erakundeek eta gizarteak hazkunde adimentsua, iraunkorra eta integratzailea lor dezaten. Enpresa jasangarriek baliabideen eraginkortasuna handitu, ingurumenaren gaineko eragina murriztu eta emaitza ekonomiko eta sozialak hobetu behar dituzte. Inpaktu garbi positiboak sortzea da benetan zirkularrak eta iraunkorrak diren industria-sistemak hedatzeko modu bakarra.
Ikasleek hiru programa horietako bat aukera dezakete, baita interesatzen zaizkien irakasgaiak ere:
Eraldaketa Globalak
Eraldaketa Globalak
Antolaketa-Eraldaketak