Prozedura

Nominazio eta izen emate epeak

UDAZKENEKO SEHILEKOA UDABERRIKO SEHILEKOA
Izendapena Izen-ematea Izendapena Izen-ematea
Martxoak 15  - Apirilak 30 Martxoak 15 - Maiatzak 15 Irailak 15 - 30 de octubre Irailak 15 - Azaroak 15

Izena emateko prozesua

Nazioarteko Harremanetako bulegoa, nominatuak izan diren ikasleekin jarriko da harremanetan izen emate prozesua osatzeko eta horretarako, dokumentu hauek aurkeztea eskatuko zaie (ez da beharrezkoa jatorrizko dokumentuak bidaltzea):

  • Indarrean dagoen Nortasun Agiria (Europako ikasleen kasuan) edo pasaportea (Europako Erkidegotik kanpoko ikasle ez-europarren kasuan).
  • Online Learning Agreement (Erasmus+ programan dauden ikasleak) / Learning Agreement (programatik kanpoko ikasleak).
  • Orain arte egindako unibertsitate ikasketen espediente akademikoa (ingelesez).
  • Pasaporte tamainako argazki bat.
  • Ingeleseko egiaztagiria (Ofiziala edo jatorrizko unibertsitateak emana)

Europarrak ez diren ikasleentzat edo ikasketetarako BISA behar dutenentzat, lehenbailehen izena ematea gomendatzen da, prozesuak bere denbora behar dute eta. Egoera norbal baten, bisatuaren eskaera 4-6 astekoa izan daiteke.

Mondragon Unibertsitatera iritsi aurretik, ondoren adierazten den dokumentazioa prestatu beharko da, matrikulazio prozesua osatzeko dokumentazio hori eskatutko bait da.

  1. EU: Erasmus Bekaren titulartasun ziurtagiria. Ez EU: Kaudimen ekonomikoaren ziurtagiria edo bankuko egiaztagiriak.
  2. EU: Europako Osasun Txartelaren kopia. Ez EU: Osasun aseguru pribatua.
  3. EU/ez EU: Erantzukizun Zibileko asegurua (hirugarrenei eragiten zaizkien kalteak estaltzen dituen asegurua).
  4. EU/ez EU: Jatorriko Unibertsitateko ikasle txartela edo jatorriko Unibertsitatean izena eman dela egiaztatzen duen agiria, mugikortasuna estaliko duen matrikulazio epea zehaztuta

Egutegi akademikoa

Hau izango da egutegi akademikoa

  • Udazkeneko sehilekoa: irailaren hasieratik, urtarrilaren amaierara.
  • Udaberriko sehilekoa: otsailaren hasieratik, ekainaren amaierara.

Informazio gehiago jasotzeko jar zaitez, mesedez, gurekin harremanetan:

 

NAZIOARTEKO HARREMANETARAKO BULEGOA

Mondragon Unbertsitatea
Enpresagintza Fakultatea