17/18 deialdia
2017-2018ko deialdia
Baldintzak
Gradu edo master bukaerako proiektua atzerrian egin nahi dituzten ikasleek aukeratuak izateko jarraian azaltzen diren baldintzak bete beharko dituzte:
- Notak: Graduan 1. eta 2. mailako notak hartuko dira kontuan eta Masterraren kasuan 1. seihilabeteko notak.
- tzerriko hizkuntza maila: Ikasleak hizkuntza maila frogatu beharko du, titulu ofizialaren bidez hau izanez gero, edo hizkuntza froga eginez (ingelesa, frantsesa edo alemana).
- Ikaslearen jarrera eta balorazio orokorra hartuko dira kontuan.
Baldintza hauez gain, ikasleak ondorengo baldintza akademikoa bete beharko ditu atzerrian:
- Dedikazio osoa proiektuak iraungo duen bitartean bai graduan (GBL) eta baita masterrean (MBL) ere.
Prozedura
Parte hartzeko jarraitu beharreko prozedura:
- Preferentzi inkesta bete Mudle-tik. Titulazio bakoitzak bere esteka izango du.
- Motivation letter Mudle-ra igo (ingelesez).
- CVa Mudle-ra igo (ingelesez).
- Atzerriko hizkuntzaren titulu ofiziala (izanez gero) Mudle-ra igo (ingelesa, frantsesa edo alemana).
- Atzerriko hizkuntza titulurik izan ezean, hizkuntza froga egin:
- Arrasateko Campuseko ikasleak: Mondragon Lingua hizkuntza eskolan.
- Orona-Ideo Campuseko ikasleak: Orona-Ideon, horretarako prestatuko diren geletan.
- Goierriko Campuseko Ikasleak: Goierrin, horretarako prestatuko diren geletan.
- Aukeratuen zerrendak argitaratu ondoren, ikasleak plaza onartu edo ukatu beharko du.
Aukeratua izatean jarraitu beharreko prozedura:
- Bilera informatiboa Arrasaten.
- MBL bilera informatiboa.
- Atzerrian eskaera tramitatu eta beken tramiteak egin.
- Azken bilera informatiboak eta dokumentazio banaketa atzerrira joan aurretik.