Mondragon esperientzia Kooperatiboaren Gakoak

Gaia

Kooperatibismoa

Orduak

75 ordu

Egutegia

2025-02-11tik 2025-03-21era

Hizkuntza

Gaztelania edo ingelera

Modalitatea

Online + egonaldia aukeran

{name=ID_Formulario_descarga, data=1835965, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ezagutu munduko punta-puntako eskosistema kooperatiboa!
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzendutako ikastaroa
Formatu zaitez online Mondragon Esperientzia kooperatiboan!
 
 

MONDRAGON ESPERIENTZIA KOOPERATIBOAREN GAKOAK: IKASTAROA + EGONALDIA AUKERAN

Online ikastaro honetan ezagutuko duzu munduko kooperatiba-ekosistemarik puntakoenetako bat: Mondragon Kooperatiba Esperientzia.


Nori zuzendua

Mondragon Esperientzia Kooperatiboan interesa duen edonor: ikasleak, hainbat arlotako irakasleak (humanitateak, hezkuntza, gizarte-zientziak...), ikertzaileak, kooperatibistak… Oro har, programa hau zuzenduta dago kooperatibismoan interesa duten guztiei.


Nabarmenak

Presta zaitez kooperatibismoan, online modalitatean ikasten.

Kooperatibismoan aditua den irakasle eta ikertzaile talde batek emanda.

Ezagutu ahal izango duzu bertatik bertara Mondragon Esperientzia Kooperatiboa.

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak zuzenduta.


"Bertatik beratara ezagutuko duzu puntako kooperatiba-ekosistemetako bat"

Programa

Bi bloke: online ikastaroa eta egonaldia Arrasaten.

Online ikastaroa (75 ordu)

Prestakuntza kooperatibismoaren oinarrizko alderdietan eta, zehazki, Mondragon Esperientzia Kooperatiboan.

Ikastaroak gai hauek landuko ditu:

  1. Enpresa kooperatiboaren kontzeptuaren sarrera.
  2. Mondragon Korporazioaren Esperientzia kooperatiboaren sustraiak, bilakaera historikoa eta gakoak.
  3. Lanaren subiranotasuna eta gobernantza kooperatiboa.
  4. Interkooperazioa: kontzeptua eta praktika.
  5. Enpresa kooperatiboa gizartea eraldatzeko tresna gisa.
  6. Eredu kooperatiboaren etorkizuneko erronkak.

Astebeteko egonaldia Arrasaten (aukeran)

Egonaldiaren helburuada Mondragon kooperatibak bertatik bertara ezagutzea eta proiektu sozio-enpresarial honen ezagutzan sakontzea. Egonaldia aukerakoa da, eta parte-hartzaile gutxienezko kopurua dagoenean antolatuko da. Egonaldian parte hartu ahal izateko, nahitaezkoa izango da aldez aurretik online ikastaroa eginda izatea.


Egutegia

ONLINE IKASTAROA

  • Hasiera: 2025eko otsailaren 11n.
  • Amaiera: 2025eko martxoaren 21ean.

EGONALDIA ARRASATE-MONDRAGONEN

  • Gaztelerazko taldeentzako aurrikusitako datak: 2024-03-31 - 2024-04-04
  • Ingelesezko taldeentzako aurrikusitako datak: 2024-04-07 - 2024-04-11

Oharra: bi egonaldiak antolatzeko nahikoa quorum-ik ez bada, bi taldeek batera egingo dute egonaldia.


TOKIAK

  • Online ikastaroa: plaza mugagabeak.
  • Egonaldia: Gutxieneko plazak: 10 lagun. Gehienez: 25 lagun.

IRAKASLEAK

Irakasle taldeak osatuko dute Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaile eta irasleek.

KOORDINAZIOA

Miren Zuberogoitia


Inskripzioa

Ikastaroan izena emateko, bete dokumentua eta bidali posta-elektronikoz.


Kredituen aitortza

Ikastaro hau osorik eginda (online ikastaroa + Arrasateko egonaldia), modulu bat (5 ECTS) aitortuko da Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrean.


Finantziazio iturriak

UNESCO Katedraren bekak

Ikastaro honek bi beka izango ditu, Mondragon Unibertsitatea partaide duen Ekonomia Sozial eta Solidarioaren UNESCO Katedraren esparruan finantzatuak. Bekak eskatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da UNESCO katedren sareko erakunderen bateko kide izatea.

Bekak finantzatuko du online ikastaroko matrikularen kostua, eta, hala badagokio, Mondragoneko egonaldiaren kostu akademikoa (bekak ez ditu barne hartzen joan-etorriak, ostatua eta mantenua).

Hautagaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Ikastaroa egiteko motibazio-gutuna.
  • UNESCO katedraren bateko kide izatearen ebidentzia.

Bekak eskatu nahi dituztenek 2025eko urtarrilaren 29a baino lehen bidali beharko dute dokumentazioa helbide honetara: ielustondo@mondragon.edu

UNESCO beken ebazpena emango da jakitera 2025eko otsailaren 1ean.

FUNDAEren hobariak

Espainiako estatuko ikasleek aukera izango dute FUNDAEren hobaria jasotzeko.


Prezioa

Online ikastaroa: 450 €

Egonaldia: 1.000 €

  • Bidaia, ostatua, mantenua: parte-hartzailearen kontura.
  • Egonaldiko joan-etorriak eta irakaskuntza-jarduerak: antolatzailearen kontura  joango dira bisitaldiak eta bestelako irakaskuntza-jarduerak egingo diren lekuetarako joan-etorriak eta egun horietako mantenua. Arrasate izango da irteera horitako abiapuntua.

Arrasate kokatuta dago Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba probintzien mugan; Euskadiren bihotzean. Gasteiztik 39 km-ra, Donostiatik 78 km-ra, Bilbotik 48 km-ra.


Antolaketa

Ikastaroa antolatu du Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak. Ikerketa-talde hau 2001. urtean sortu zen, hiru helburu betetzeko asmoarekin:

  1. Kooperatibismoaren ikerketa, ardaztuta Arrasateko esperientzia kooperatiboaren azterketan eta analisian.
  2. Hezkuntza kooperatiboaren berrikuntza eta garapena. Material didaktikoak ekoiztea, eta prestakuntza kooperatiboko programak diseinatzea eta garatzea.
  3. Aholkularitza, transferentzia eta laguntza eskaintzea kooperatibaren gizarte eta enpresa proiektua garatzeko.

Ikastaro hau Mondragon Unibertsitatea partaide den Ekonomia Sozial eta Solidarioaren UNESCO Katedrak egindako jardueren barruan sartzen da.


Informazio gehiago

 

Harremanetarako
pertsona


Kolaboratzaileak / Babesleak