Marketing Digitala
"Lan-merkatuan eskari handienetakoa duten arloetako batean espezializatu eta lan-mundura jauzi egingo duzu"
Digital Marketing-eko Masterra egitean, enpresek eta marketin-agentziek gehien eskatzen dituzten profil profesionaletako batean bihurtuko zara.
Enpresek proposatutako benetako erronkak ebatziko dituzu, eta negozio digitaleko ideia bat garatuko duzu hutsetik hasita.
Irakasle-taldea erreferentziazko enpresetako profesionalek osatzen dute, bakoitza marketin digitaleko eremu espezifiko batean aditua.
Masterra hasten duzun unetik enpresan praktikak egiteko aukera izango duzu. Horrela, zure enplegagarritasuna handituko duzu lan-merkatuan sartzeko unean. Izan ere, gure ikasleen enplegu-tasa %96koa da (Ikerfel, 2024).
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Erronketan oinarritutako ikaskuntza: Benetako erronkak ebatziko dituzu eta negozio digitaleko ideia bat diseinatuko duzu hutsetik hasita
Praktikak eta Master Amaierako Lana enpresan, masterraren hasieratik
Erreferentziazko enpresetako profesionalek osatutako irakasle-taldea izango duzu
Marketin Digitaleko titulazio ofiziala lortuko duzu
Praktikak enpresan Praktikak egin enpresan hasieratik
METODOLOGIAK Prestakuntza espezializatu eta praktikoa
Ikuspegi integratzailea Zergatik aukeratu master hau?
Marketin Digitaleko irakasgaiak
- Digital Branding Management
- Digital Customer Experience
- Social Media
- Inbound Marketing
- Web eta Ecommerce garapena
- Posizionamendua bilatzaileetan: SEO/SEM
- Email Marketing
- Web analitika
Masterraren lan-irteerak
- Digital Project Manager
- Marketin digitalaren arduraduna
- e-Commercearen arduraduna
- SEOaren arduraduna
- SEMaren arduraduna
- Brand Digital Manager
- Content Manager
- Content Curator
- Komunikazio digitalaren kudeaketa
- Social Media Manager
- Copywriter
- UXaren arduraduna
- Web-analista