Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoa
Erabiltzaileengan oinarritutako produktu eta zerbitzu berriak diseinatuko dituzu.
Pertsonengan oinarritutako diseinuaren bidez erakundeak eraldatzeko gai izango zara.
Diseinuaren prestakuntza integrala ematen dizugu, modu estrategiko eta berritzailean pentsatzeko gai izan zaitezen.
Enpresek eta erakundeek proposatutako proiektuetan parte hartuko duzu, eta proiektu horietan zeure diseinu agentzia sortuko eta kudeatuko duzu, aldi berean benetako erronkei erantzunda eta ordaindutako praktiken bidez ikasketak eta lana uztartuta.
2010etik, Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Masterra aitzindaria da Diseinu Estrategikoaren prestakuntzan.
Norentzat:
- Industria Diseinuan eta baliokideetan graduatuentzat.
- Ingeniaritza edo Arkitektura adarretara atxikitako ikasketa ofizialen unibertsitate tituludunentzat.
- Aldez aurretik graduko ikasketak egin dituzten pertsonentzat, nahiz eta ingeniaritzaren eta arkitekturaren adarrekoak ez izan, betiere egiaztatzen badute lanbide esperientzia edo formakuntza dutela diseinuaren arloan.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
2010etik, Master aitzindaria gara Diseinu Estrategikoko prestakuntzan.
Eredu DUAL bat eskaintzen dizugu. Lehen ikasturtean, ikasketak eta lana uztartu ahal izango dituzu.
Bigarren mailan enpresa erreferenteetan ordaindutako 5 hilabeteko praktikaldiak egiteko aukera izango duzu
Gure langabezia-tasa %0-koa da eta gure promozioen %100-k titulazioarekin lotutako lanak ditu
FORMAZIO DUALA Lan egin ikasten duzun bitartean
PROIEKTUAK Design sprint-ak, proiektuak eta enpresekin tailerrak
METODOLOGiA PROPIOAK Ezagutu ezazu gure diseinu metodologiak
Irteera profesionalak
Masterrean lortutako gaitasunei esker ikasleek honelako erantzukizunak bereganatzeko prestakuntza izango dute:
- Diseinatzaile estrategikoa
- Zerbitzuen diseinatzailea
- UX/UI diseinatzailea
- Diseinuko ikertzailea
- Diseinuko ikertzailea unibertsitateetan edo I+G+B zentroetan
Design Pills jardunaldiak: ikasle ohiek proiektu profesionalak
Urtean zehar hainbatetan antolatzen dira Design Pills jardunaldiak eta bertan Diseinu Estrategikoko masterra egin izan duten ikasle ohiak izaten dira protagonista. Zein proiektu profesional dituzte esku artean? Zertan lan egiten dute? Nola iritsi dira honaino?
2021eko otsaileko jardunaldian Martak, Alfa Hogar eta Opinno enpresetan izandako ibilbidea partekatu zuen eta esku artean duen Taller de Ideas proiektua ere aurkeztu zuen. Xabik aldiz, Medirect enpresan egiten duena azaldu zuen eta paraleloan garatzen ari den ekintzailetza proiektua ere guztiokin partekatu zuen. Jarraian saioaren bideo laburpen bat daukazu, baino saio osoa ikusi nahi baduzu ere eskuragarri dago hemen.