Goi Eskola Politeknikoa
Baldin hauen bila bazabiltza,
ezagutu nahi zaitugu
HEZKUNTZA-PROIEKTU ERALDATZAILEA
Deskubritzea, irakastea eta eraldatzea ahalbidetuko dizun hezkuntza-zentro bat gara, honakoen bidez:
- Hiru ardatz hauetan oinarrituriko jarduera: irakaskuntza, ikerkuntza eta ezagutza-transferentzia
- Hezkuntza-Berrikuntzan eta ikerketa eta transferentzian erreferente den Unibertsitate bateko kidea.
- Metodologia berritzailea, zeinak irakaskuntza eta praktika uztartzen baititu.
- Bikaintasuna industria-ikerkuntzan eta epe luzeko lankidetza-programak enpresekin.
- Ekipamendu teknologikoak, azken belaunaldiko azpiegiturak.
- Inguru dinamikoa, zorrotza, diziplina ugarikoa eta erronkaria.
- Harreman gardenak, ikasleekin eta bezero diren enpresekin.
HAZKUNTZA PROFESIONALA ETA PERTSONALA
Zure garapena oztopatzen ez duen proiektu bat gara:
- Garapen profesionala. Ikasten eta ekarpenak egiten jarraitzeko aukera izango duzu, askotariko gaietan eta zure intereseko esparruetan.
- Garapen pertsonala. Gaitasunak eta zeharkako trebetasun pertsonalak eskuratzeko edo hobetzeko aukera edukiko duzu.
Gurean, zure irakasle- eta ikertzaile-bokazioa gauzatu ahalko duzu.
Erronka tekniko-teknologiko handinahiei helduz, eta puntako teknologia erabiliz maila tekniko handiko proiektuetan.
ANTOLAKETA-KULTURA IREKIA
Honakoak sustatzen dituen kooperatiba bat gara:
- Autokudeaketa, ekipo-lanean oinarriturik. Ardurak hartuz, askatasunez
- Autonomia lanean, malgutasunez
- Lan-giro osasungarria, errespetuan oinarritua
- Komunikazio irekia eta horizontala erakunde osoan
- Konfiantza.
- Gertutasuna, lankidetza
- Konpromisoa, partaide izatearen sentimendua.
Deskubritu zerk mugiarazten gaituen
Proiektuetan oinarrituriko metodologia
Enpresekiko lankidetza
Zer daukagu zuretzako prestatuta?
HARRERA-PLANA ETA MENTORE BAT BIDAIDE
GARAPEN PERTSONALERAKO ETA GAITZEKO PLANA
NAZIOARTEKO MUGIKORTASUNA:
HIZKUNTZA-IKASTAROAK, ATZERRIKO EGONALDIAK
MALGUTASUNA ORDUTEGIAN ETA TELELANERAKO AUKERA
OSASUNA ZAINTZEKO ZERBITZUA: FISIKOA, MENTALA ETA EMOZIONALA.
ERRESPETUA ETA SEGURTASUNA: KODE ETIKOA, GATAZKAK KUDEATZEKO PROTOKOLOAK…
PARTEKATUTAKO PROIEKTU BATEN PARTAIDE IZATEA
KONPROMISOA INGURUAREKIN, GIZARTEAREKIN ETA PERTSONEKIN
ZURE INTERESEKO ESPARRUETAN PARTE HARTZEA: BERDINTASUNA, EUSKARA, ORGANO SOZIALAK…
Zertan nabarmentzen gara?
- 2020an, Transferentzian, U-Multirank rankingeko 1. unibertsitatea izan zen Mondragon Unibertsitatea (gehiago ikusi).
- Irakaskuntzako BBVAren U-rankinga lideratzen duten unibertsitateen top ten taldean dago Mondragon Unibertsitatea (gehiago ikusi).
- Irakas-ikaskuntzan eta ezagutza-transferentzian errendimendu handiena duten lehenengo 10 unibertsitateen artean dago Mondragon Unibertsitatea (gehiago ikusi).
- Lanbide Heziketan erreferenteak gara Eusko Jaurlaritzarentzat Fabrika digital eta konektatuan.
Saritu dituzten gure pertsonetako batzuk