Zer da Koronabirusa?
(COVID-19) Koronabirusaren inguruko galdera eta erantzunak
Ondoren azaltzen dizugun informazioa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren webgunean eskaintzen dena da.
Zer da koronabirusa?
Koronabirusak animalietan zein gizakietan aurkitzen diren birus familia zabal bat dira. Batzuek gizakia infektatu egiten dute, eta hainbat gaixoatsun eragin ditzakete, hala nola, hotzeria arrunta; gaixotasun larriagoak ere badaude, hala nola, Ekialde Hurbileko arnas sindromea (MERS) eta arnas sindrome akutu larria (SRAS).
Nola hedatzen da birusa?
Nahiz eta ez den zehazki ezagutzen, antzeko birusek eragindako beste infekzio batzuekiko analogiagatik, badirudi kutsatutako animaliekiko kontakutaren bidez edo gaixoaren eztularekin eta doministikuarekin sortzen diren arnas jariakinekiko kontaktu estuaren bidez transmitituko litzatekeela. Sekrezio horiek beste pertsona bat kutsatutko lukete haren sudurra, begiak edo ahoa ukituz gero.
Zer egin dezaket babesteko?
- Garbitu eskuak sarritan.
- Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
- Eztula edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonetatik metro batera egon gutxienez.
- Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
- Eskuen ukitze-eremuetan garbitasuna areagotu, etxean zein leku publikoetan.
Zein dira sintomak?
Sintoma ohikoenak eztula, eztarriko mina, sukarra eta aire faltaren sentsazioa dira. Kasu gehienak sukarra duen arnas infekzio bati dagozkio. Larritasun handiagoko kasu batzuk egon daitezke, oso gutxitan infekzioak pneumonia eragin dezake; kasu horietan, pazienteak arnasa hartzeko zailtasun handia du eta aire-faltaren sentsazioa, sukar altuarekin. Tratamenduari erantzuten ez dioten paziente larrietan, eta, bereziki, aurretik gaixotasunen bat badute, konplikazio larriagoak izan ditzakete, eta hil ere egin daitezke. Kasurik larrienak, normalean, adinekoetan ematen dira, edo beste gaixotasunen bat dutenen artean, hala nola bihotzekoak, birikak edo immunitate-arazoak.
Zer egin dezaket sintomak baditut?
Arrisku-eremu batera bidaiatu baduzu, ez joan osasun-zentrora, etxean geratu, 900 20 30 50 telefonora deitu, eta beste pertsonengandik 2 metroko distantzia mantendu.
Arrisku-eremu batera bidaiatu ez baduzu, saihestu esparru itxietako ekitaldi kolektiboetara joatea edo zentro soziosanitarioak bezalako erakundeak bisitatzea.
Nola jakin kasu susmagarria naizen?
Gaur-gaurkoz, hauxe da gomendioa: gaixotasuna transmititzeko gune batera joan bazara eta arnas sintomak badituzu, hala nola eztula, sukarra, eztarriko mina edo arnasa hartzeko zailtasuna, etxean geratu behar duzu eta Osasun Kontseilura deitu (900 20 30 50).
Zenbat denbora irauten du birusak azalera batean?
Ez dakigu ziur zenbat denbora irauten duen COVID-19 birusak gainazal batean, baina badirudi beste koronabirus batzuek bezala jokatzen duela. Egindako azterketek (COVID-19 birusari buruz eskuragarri dagoen aurretiazko informazioa barne) koronabirusak azalera batean ordu gutxi batzuetatik egun batzuetara arte iraun dezaketela adierazten dute. Denborak, baldintzen arabera alda daitezke (adibidez, gainazal mota, tenperatura edo ingurunearen hezetasuna).
Gainazal bat kutsatuta egon daitekeela uste baduzu, garbitu desinfektatzaile komun batekin birusa hiltzeko eta zeure burua eta besteak babesteko. Garbitu eskuak alkoholdun desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin. Ez ukitu begia, ahoa edo sudurra.
Galdera eta erantzun gehiago ikus ditzakezu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren webgunean.