Etxetik
Lankidetzak eta egokitzapenak Koronabirus garaian
Koronabirusak gure etxeetan konfinatuta gaituen garai hauetan, Mondragon Unibertsitatean egoerara egokitu behar izan dugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Aldi berean, egoera horrek berasmatzera behartzen gaitu.
Bestalde, bizitzen ari garen krisi hau gu guztion onena ateratzen ari da, eta gizartearekin zein erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea ekarri digu.
Jarraian, zer egiten ari garen ikus dezakezu.
Ingeteam Ikasgelan garatutako gradu eta master bukaera proiektuak aurkeztu dira multikonferentzia batean
Ingeteam Ikasgelan garatutako gradu eta master bukaera proiektuak aurkeztu dira multikonferentzia batean
Uztailaren batean egin zen topaketa birtuala eta bertan Ingeteam enpresekin lankidetzan proiektuak egin dituzten ikasleek enpresako langileen partekatu zituzten kurtsoan zehar eginiko aurrerabideak
Goi Eskola Politeknikoko ikasleek uztailaren 1ean aurkeztu zituzten Ingeteamekin batera 2019/2020 ikasturtean zehar eginiko master eta tesi proiektuak. Ezaguna den egoera medio, topaketa birtuala antolatu zen eta bertan protagonista ziren ikasleek parte hartu zuten, Goi Eskola Politeknikoko 10 irakasle eta Ingeteameko 40 profesionalekin gutxi gorabehera, telematikoki konektatu zirenak Zamudio, Iruñea edo Beasaingo egoitzetatik edo euren etxebizitzetatik. Jardunaldiaren xedea zen ikasleek ikasturtean zehar eginiko lana ezagutzera ematea enpresako kideei eta hauen ideia nahiz emaitzak kontrastatzea. Horretarako, proiektuko bakoitzak 25 minutu izan zituen azalpenak emateko eta eztabaidatzeko. Aurrerapenak aurkeztu ziren trakzio aplikazioetarako bihurgailuen eremuan, potentzia elektronikako garapen aplikatuak, offshore parkeen modelatua eta inbertsoreentzako kalkulu tresnak.
Kolaborazio estua
Goi Eskola Politeknikoak epe luzeko elkarlan ikerketa akordioa du Ingeteamekin, euskal enpresa liderra ingeniaritza elektrikoan eta ekipo elektrikoetan, motorretan, sorgailuetan, bihurgailuetan eta kontrolean. Markoak bere baitan du gainera elkarlaneko lan espazioa Ingeteam Ikasgela izenekoa, Arrasateko campusean kokatua, eta bertan ikasleek, doktoregaiek nahiz ikertzaileek soluzio berriak garatzen dituzte enpresarentzat estrategikoak diren gaietan. Ingeteamekin den kolaborazioa kokatzen da Mondragon Unibertsitateak euskal enpresekin duen harreman estuen barnean eta berresten da hauen laguntzaile gisa Euskadirentzat giltzarri den energia bezalako alor estrategiko batean.