Etxetik
Lankidetzak eta egokitzapenak Koronabirus garaian
Koronabirusak gure etxeetan konfinatuta gaituen garai hauetan, Mondragon Unibertsitatean egoerara egokitu behar izan dugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Aldi berean, egoera horrek berasmatzera behartzen gaitu.
Bestalde, bizitzen ari garen krisi hau gu guztion onena ateratzen ari da, eta gizartearekin zein erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea ekarri digu.
Jarraian, zer egiten ari garen ikus dezakezu.
Kooperatiba digitalen inguruko formazioa mundu mailan
Kooperatiba digitalen inguruko formazioa mundu mailan
Mondragon Unibertsitatea, New York-eko The New School eta MONDRAGON Korporazioak hitzarmena sinatu dute munduan prestakuntza esakini eta kooperatiba digitalak sortzeko
New York-eko The New School-ek eta Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy sareak Platform Coops NOW programa sortu dute.
Ekainaren batean hasi zen online ekintzailetza programa da hau, non 46 herrialdetako 400 pertsona baino gehiagok izena eman duten.
Formazio programa honen helburua da, munduan lanpostu duinak sortzen laguntzea, Covid-19aren krisiak ekarriko dituen premiei eta ezegonkortasun ekonomioari erantzute aldera.
New York-eko The New School unibertsitateko Ekonomia Digital Kooperatiboko Institutuak, Mondragn Team Academy (Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzaletza-sareak) eta MONDRAGON Korporazioak prestakuntzako hitzarmena sinatu dute, kooperatibismo digitala mundu mailan sustatzeko eta plataforma digitalen bidez kooperatiben ekintzailetza bultzatzeko.