Etxetik

Lankidetzak eta egokitzapenak Koronabirus garaian

Koronabirusak gure etxeetan konfinatuta gaituen garai hauetan, Mondragon Unibertsitatean egoerara egokitu behar izan dugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Aldi berean, egoera horrek berasmatzera behartzen gaitu.

Bestalde, bizitzen ari garen krisi hau gu guztion onena ateratzen ari da, eta gizartearekin zein erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea ekarri digu.

Jarraian, zer egiten ari garen ikus dezakezu.

Atzealdea

“Enpresa sortuz” Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean ekintzailetza iniziatibak sustatzeko aukera berria

EKINTZAILETZA

“Enpresa sortuz” Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleen artean ekintzailetza iniziatibak sustatzeko aukera berria

Proposamenak aurkezteko epea maiatzaren 8an itxiko da

2020·04·23

$titulo.getData()


Konfinamentu garai honetan ziur aski hainbat ikasleek aspaldian buruan izan dituzten ideia teknologikoak garatzeko denbora eduki dutela, baliteke baita ere, egoera honek ikasle talde desberdinen artean ideia berriak sortu izana. Hau horrela izanik, Enpresa Sortuz ekintzailetza ekimen berrian parte hartzera gonbidatzen ditugu Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak (heziketa ziklo edo ingeniaritza gradu eta masterretako ikasleak. Ekimenak bereziki animatu nahi ditu parte hartzera datorren urtean Gradu/Master amaierako proiektua egin behar dutenak, ikasketak aurten bukatzen dituztenak eta beste urteetako ikasle ohiak.   

Aurkezten diren proiektu guztietatik bat(*) aukeratuko da eta datorren ikasturtean zehar ideia berritzaile horretan sakontzeko 18.000€ko diru laguntza izango du pertsona edo talde aukeratuak. Diru poltsa hau bideratuta egongo da ekintzaile gisa arituko diren pertsonen beka edo diru poltsa ordaintzeko, baino baita beharrezkoa den material edo ekipamentua erosteko ere, beti ere dagokion egiaztagiriarekin. Ekintzailea pertsona bakarra den kasuetarako eta laguntzaile baten beharra izanez gero, diru poltsa honetatik Mondragon Goi Eskola Politeknikoko edozein titulazioetako TFG edo TFM ikasleen kolaborazioa eskatu ahalko da. 

Proiektuari bultzada emateko lan egiteko espazioa ere bermatuko zaio sustatzaile taldeari, hain zuzen ere Arrasateko GARAIA Parke Teknologikoaren Start-up espazioan. Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariek aholkularitza teknologikoa ere eskainiko diote proiektuari, eta Saiolanek negozio ereduaren aholkularitzan lagunduko du. 

  • Lehiaketan izena emateko epe muga: maiatzak 8
  • Ideiaren proposamenak jasotzeko epe muga: ekainak 19
  • Erabakiaren ebazpena: uztailak 3
  • Ekintzailetza aktibitatearen hasiera: 2020ko urria

Inoiz ideia teknologikoren bat izan baduzu edo gaur egungo egoeran gogoeta egiteko aukera izan baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan eta kontaiguzu laguntzen saiatuko gara eta ideia horri forma eman diezaiogun. 

Harremanetarako: eelizalde@mondragon.edu

 

(*) Epaimahaiak erabaki ahalko du: 

  • Sari potoloa osotasunean talde baten ideiari bideratzea, edo pertsona bakarreko bi ideia txiki sustatzea. Aurkeztutako proiektuen ezaugarrien arabera erabakiko da. 
  • Saria ez banatzea jasotako proposamenek ez badituzte oinarri minimoak betetzen. 

 

Babeslea

320x162