Etxetik

Lankidetzak eta egokitzapenak Koronabirus garaian

Koronabirusak gure etxeetan konfinatuta gaituen garai hauetan, Mondragon Unibertsitatean egoerara egokitu behar izan dugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Aldi berean, egoera horrek berasmatzera behartzen gaitu.

Bestalde, bizitzen ari garen krisi hau gu guztion onena ateratzen ari da, eta gizartearekin zein erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea ekarri digu.

Jarraian, zer egiten ari garen ikus dezakezu.

Atzealdea

Koronabirus erronka

Koronabirusa

Koronabirus erronka

Zure iradokizun eta galderak bidal iezazkiguzu

2020·04·07

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultateak - Basque Culinary Centerrek, "Reto Coronavirus" izeneko webgune bat zabaldu du non gastronomia eta jatetxeen inguruko galdera eta iradokizunak egin daitezkeen. Hortaz gain, egoera berezi honetarako praktika onak partekatzeko atala ere garatu du.

Bestalde, adituen iritziak jasotzen diren atal bat ere badauka eta hainbat baliabideri buruz informazioa ematen den beste bat baita ere.

Sar zaitez webgunean eta informa zaitez!