Etxetik
Lankidetzak eta egokitzapenak Koronabirus garaian
Koronabirusak gure etxeetan konfinatuta gaituen garai hauetan, Mondragon Unibertsitatean egoerara egokitu behar izan dugu gure jarduerarekin jarraitu ahal izateko. Aldi berean, egoera horrek berasmatzera behartzen gaitu.
Bestalde, bizitzen ari garen krisi hau gu guztion onena ateratzen ari da, eta gizartearekin zein erakundeekin elkarlanean eta lankidetzan aritzea ekarri digu.
Jarraian, zer egiten ari garen ikus dezakezu.
Mondragon Unibertsitateak bat egin du koronabirusaren aurkako boluntarioen ekimenarekin eta osasun-langileentzat piezak fabrikatuko ditu 3D teknologiarekin
Mondragon Unibertsitateak bat egin du koronabirusaren aurkako boluntarioen ekimenarekin eta osasun-langileentzat piezak fabrikatuko ditu 3D teknologiarekin
15 langile inguru bolondres gisa ari dira lanean astean 700 bisera fabrikatu ahal izateko, unibertsitatea ere lanean ari da fabrikazio ahalmena areagotzeko
Hainbat boluntario-taldek abian jarritako lankidetza-ekimena indarra hartzen ari da. Ekimen horri esker, 3D teknologia erabiliz osasun-materiala egiten ari dira, Covid-19aren krisian osasun-baliabideen gabeziari aurre egiteko. Mondragon Unibertsitateko langileek bat egin dute proiektu solidario horrekin, eta aktiboki parte hartzen dute; hain zuzen, biserak egiten ari dira, oraintxe bertan gehien behar den produktuetako bat.
Horretarako, hamabost langile inguru ari dira parte hartzen, unibertsitateko boluntario gisa, produktu horiek egiten (planoak lankidetza-plataformek ematen dituzte, ezarritako estandarrak bete ditzaten produktuek). Oraingoz laborategietako bi 3D inprimagailu erabiltzen ari dira, eta langile boluntarioen etxeetan ere instalatutako beste lau. Denen artean, 100 bisera egiten dituzte egunean, baina unibertsitatea lanean ari da datozen egunetan horien ekoizpen-ahalmena handitzeko eta bere instalazioetan dauden beste inprimaketa-ekipoak martxan jartzeko, behin jarduteko eta segurtasunerako jarraibideak ezartzea lortzen dutenean.
Fabrikazio-prozesuaren ondoren, eta osasun-langileei eman aurretik, materiala esterilizatu egingo da, sustatzaileek eta dagokien erakundeek ezarritako irizpideei jarraituz.
Piezen fabrikazioa momentuko beharretara egokituko da iniziatiba koordinatzen duten eragileen irizpideak jarraituaz eta euren beharrei erantzunez.