Atzerriko Ikasketen ibilbidea
Atzerriko ikasketen ibilbidea
Master Bikoitza-ren eskaintza Frantziako bi unibertsitaterekin osatzen da:
- Institut National Supérieur des Sciences Appliquées de Toulouse, INSAT (Frantzia)
- École Centrale Nantes, ECN (Frantzia)
Helmuga bietarako, IKASKETA PLANEAN zehazten den moduan, ikasleak lehen ikasturtea (S1 eta S2) Mondragon Unibertsitatean egingo du eta bigarren ikasturtea (S3 eta S4) helmugako unibertsitatean.
Iñigo López de Goicoechea Pérez
Master bikoitzaren ibilbizea nire erabaki akademikorik onena izan da. Atzerriko esperientzia bat bizi nahi duten pertsona guztiei gomendatzen diet ibilbide hau, eta baita ere, hilabete edo urte batzuetan lan-mundua Europan garatzea planteatzen ari diren pertsona guztiei. Bi urte hauetan zehar kultura frantsesa deskubritzeko eta bere hizkuntza oinarritik ikasteko aukera paregabea izan dut.
Bestalde, programak naziortean ospe handia duenez, nire Master Amaierako Lana Audi AG enpresako ikerketa eta garapen departamentuan egin ahal izan nuen (Ingolstadt, Alemania). Masterrean eskuratzen den titulu frantziarra herrialdeko bost unibertaitate onenetako denez, aukera berri bat eduki dut Taipein (Taiwan) abentura berri bat hasteko Air Liquide enpresa frantziarraren eskutik. Bi unibertsitateak beti prest agertu dira edozein kudeaketetan laguntzeko eta azpimarratzekoa iruditzen zait baita bere beste urteetan programa honetan parte hartu duten ikasleen prestotasuna edozertan laguntzeko.
Institut National Supérieur des Sciences Appliquées de Toulouse, INSAT
INSAT -eko ibilbideak zati komun bat dauka, 15na orduko 4 ikasgaik osatua, bi filial posiblerekin.
Era berean, espezialitateko ikasgaien zati bat dago, zeinak 80 ordu egingo dituen. Dauden modulu guztien artetik aukeratu beharko dira ikasgai horiek.
Bukatzeko, zeharkako moduluek osatutako hirugarren zati bat osatu behar da, eta zati horren orduak 60 izango dira guztira.
Bukatzeko, ikasketei amaiera emateko ikerketa proiektu bat egin beharko da, 5 hilabetez. Proiektuan memoria tekniko bat idatzi beharko da eta proiektuaren bukaerako aurkezpena egin beharko da.
École Centrale Nantes
ECN -ko ibilbidean derrigorrezko ikasgaiak, konferentziak eta aukerako ikasgaiak daude. Aukerako ikasgaietatik 6 ECTS aukeratu behar dira.
Master of Engineering in Material Processes and Technology of Composites (MPTC)
Laburdurak
D: Derrigorrezkoak; H: Hautazkoak
Master of Engineering in Computational Mechanics (CM)
Laburdurak
D: Derrigorrezkoak; H: Hautazkoak
Master of Engineering in Design of Systems and Products (DSP)
Laburdurak
D: Derrigorrezkoak; H: Hautazkoak
Master Bikoitza-ren programa amaitu eta gero, ikasleak Masterreko titulazio bikoitza eskuratuko du, Mondragon Unibertsitatearena eta helmugako unibertsitatearena.