Prestakuntza dualaren abantailak ikasleentzat

Mondragon Unibertsitatean, Mondragon Duala programaren bidez, lan ingurune profesional batean trebatzeko aukera ematen diegu gure ikasleei, ekintza-gaitasun teknikoak eta zeharkakoak garatu ditzaten. Aldi berean, prestakuntza-esperientzia profesional batean parte hartzeko aukera dute. Ikasleek ikasketak lanbide-jarduerarekin uztar ditzakete. Orain arte, ikasketak eta lana txandaka egitea esaten zitzaion; hemendik aurrera unibertsitate-prestakuntza dualaren kontzeptu berrian sartzen da. 

Horrela, ikasketak finantzatzeko laguntza-poltsa eskuratzeaz gain, ikasleek laneko gaitasunetan trebatzeko prestakuntza osagarria jasotzen dute; hau da, prestakuntza-esperientzia profesionala. 

Azken finean, prestakuntza dualak: 

  • Diruz laguntzen du ikasleen prestakuntza akademikoa. 
  • Lanaren eta ikasleek izango duten lanbidearen benetako ikuspegia ematen du 
  • Auto-antolamendua eta diziplina gehiago eskatzen die, emaitza akademikoak hobetzen laguntzen die.
  • Ikasleen enpleagarritasuna hobetzen du, gaitasun profesionalak eta zeharkakoak eskuratu eta garatzen baitituzte. 

Mondragon Duala programan sartzen diren titulazioak 

Eskatu informazioa ikasten ari zaren titulaziorako MONDRAGON DUAL-ak eskaintzen dituen aukerei buruz. 

Graduak

Unibertsitate Masterrak

Zalantzarik daukazu?

Galdetu, erantzungo dizugu.
48 orduren barruan erantzunak emango dituen zerbitzua.

 

Egin zure galdera

Begirada batetan

Gradu bakoitza atzaltzen duten bideoak eta katalogoak jeisteko aukera.

 

Eman begirada bat