Tentsio ertaineko laborategia

Mondragon Unibertsitateko Tentsio Ertaineko Laborategia enpresen eskura

Mondragon Unibertsitateak enpresen esku jartzen du laborategia, Tentsio Ertainean/Goi-tentsioan jarduteko gaitasuna duten potentziako elektronika-sistemak baldintza errealetan frogatzeko. Laborategiko instalazioek aukera ematen dute tentsio ertaineko eta potentzia handiko bihurgailu estatikoen azterketa analitikoak eta simulazio-azterketak baldintza errealetan entsegatzeko eta ebaluatzeko, bai eta osagaiak edo makina elektrikoak entsegatzeko eta ezaugarritzeko ere.

ZURE ENPRESAK INTERESA AL DU GURE EKIPOAK ETA ESPAZIOA ERABILTZEKO?

Gure ekipoak eta instalazioak erabili nahi badituzue, denbora baterako alokatu dezakezue espazioa. Gure laborategiko teknikariek eta elektronikan espezializatutako gure ikertzaileek espazioa zuen beharretara egokituko dute eta behar dituzuen probak eta simulazioak egiten lagunduko dizuete.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO TENTSIO-ERTAINEKO LABORATEGIAREN GAITASUNAK

Laborategiak 600m2 ditu, 4 gune nagusitan banatuta.

 

 

 

 

 

10MVA-ko proben eremua

  • 20 tona arteko makina elektriko birakarientzako lurzoru sismikoa duen proba eremua
  • 1200rpm eta 8MW-n funtzionatzen duen motore-sistema
  • Hozte-sistema potentzia-bihurgailuetarako, sorgailuetarako eta transformadoreetarako
  • Sarearekiko adostasuna frogatzeko gaitasuna
  • Urrutiko kontrol-bulegoa, tenperatura, tentsioa eta korrontea monitorizatzeko eta online erregistratzeko ahalmena duena
  • FGW Tr3 jarraibideak betetzen ditu

 

 

 

4MVA-ko proben eremua

  • 2 x 2,3MVA transformadoreak, makina elektrikoak eta bihurgailua
  • 9Tn arteko makina elektriko birakarientzako lurzoru sismikoa duen proba-eremua
  • 1300rpm-tako abiaduran eta 2MW (3MW puntako) potentzian funtzionatzen duen motore-sistema
  • 3MW arteko VRT ekipoa eta 0pu eta 1,5pu arteko sortze-tentsioko baldintzak
  • Tentsio alternoko 15 maila desberdin, 400 V-tik 4780 V-ra, 50 Hz-ra
  • Korronte zuzeneko 15 tentsio-maila desberdin, 550 V-tik 6500 V-ra, 50 Hz-ra
  • 8Tn-ko garabia

 

 

 

 

Transformadore-gela

  • 10 MVA-ko transformadorea motore sistemarako
  • 3MVA-ko VRT proba ekipoa (transformadorean oinarritua), 690V-tan sortzeko gaitasuna duena:
    • VRT gertaera simetrikoak eta asimetrikoak
    • Aldaketa guztiak 20ms baino gutxiagotan
  • 9MVA-ko VRT proba ekipoa (transformadorean oinarritua), 20kV-tan sortzeko gaitasuna duena:
    • VRT gertaera simetrikoak eta asimetrikoak
    • Aldaketa guztiak 20ms baino gutxiagotan
  • DTT edo OIT transformadoreen probetarako eremua

 

Edukiontzi-gela

  • LVRT edukiontzia, 3MW arteko probetarako, 0pu tentsio baldintzetan
  • Bezeroak eskatutako VRT edukiontziak instalatzeko gaitasuna ekipoa tentsio ertaineko mailan probatzeko

 

ERANTZUKIZUNEN KOORDINAZIOA

Unibertsitatearen irismena

  • Tentsio ertaineko ekipoen eta eragingailuen kudeaketa
  • Laborategiko lanerako laguntza
  • Proben garapenerako laguntza teknikoa
  • Laguntza teknikoa emaitzen azterketan

Bezeroaren irismena

  • Tentsio baxuko kableatuaren konexioa
  • Ekipoaren garraioa
  • Funtzionamendua tentsio baxuan
  • Aurrezertifikazioak

 

Kokapena eta testuingurua

Mondragon Unibertsitateko Tentsio Ertaineko Laborategia Arrasaten dago (Gipuzkoa).

Mondragon Unibertsitatea MONDRAGON Korporazioko unibertsitate kooperatiboa da. Enpresa ekosistemari lotutako unibertsitate berritzaile honek prestakuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia uztartzen ditu, enpresen eta erakundeen lehia posizioa hobetzeko helburuz. Unibertsitateak azken belaunaldiko instalazio teknologikoak ditu eta enpresen eskura daude.

 

ZURE ENPRESAK GURE EKIPOAK ETA ESPAZIOA ERABILI NAHI DITU?

Edozein galdera edo gai teknikorako, jarri harremanetan gure taldearekin:

Kontaktua: mv.lab@mondragon.edu

This laboratory has been remodelled thanks to the FASTAP project, transformer for Wind Turbines, financed by the European Union with the collaboration of Siemens Gamesa, Infineon, SGB-SMIT and Mondragon Unibertsitatea.

FASTAP objetive was to  maximase wind turbines (WTG) electric capabilities while reducing wind's leverage cost of energy. FASTAP allows to choose the optimum voltaje for a genset to operate not only in state conditions, but also in dynamic and transient events, ina very cost-effective way.