Seinalearen Teoria eta Komunikazioak

SEINALEAREN TEORIA ETA KOMUNIKAZIOAK

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Seinalearen Teoria eta Komunikazio (STK) Ikerketa Taldeak seinalearen tratamenduaren eta komunikazioen erabilera industrialak ikertzen ditu. Taldea 13 ikerlarik osatzen dute, 10 doktore direlarik, eta urteko 700.000 € inguruko aurrekontua kudeatzen du, oinarrizko eta industriara bideratutako proiektuetan.

Ikerketa taldeak ondorengo ikerketa lerroak lantzen ditu:

Komunikazio sistemak eta komunikazio industrialak

Komunikazio sistemen diseinu, garapen eta integrazioa:

  • Haririk gabeko komunikazio industrialak
    • Denbora errealeko komunikazioak.
    • SDR plataformak eta irrati kognitiboa.
    • Sentsore sareak.
    • Haririk gabeko sentsoreak, nahiz pasibo zein aktiboak.
  • Banda zabaleko PLC sistemak.
  • Telebista digitala sortzeko eta hedatzeko sistemak.
  • Internet of Things (IoT).
  • RFID soluzioen diseinu, garapen eta neurketa.

Garraio sistema adimentsuak

Komunikazio protokoloen diseinua eta garapena kontrol, segurtasun eta gidapen autonomorako:

  • Garraio sistemen komunikazioak
    • Sistema hibridoak:  IEEE 802.11p/ITS-G5 eta LTE-V2V.
    • V2X komunikazioak garraio sistema kooperatiboentzat.
  • Tren sektorerako konektibitatea:
    • Akoplamendu birtuala eta trenaren osaketa adimentsua.
    • Operazio autonomoa (ATO).
    • Etherneten oinarritutako tren komunikazio sistemen diseinu, simulazio eta garapena.

Sistema industrialen fidagarritasun, diagnostiko eta bizitza erabilgarriaren analisia

Sistema industrialen fidagarritasun analisia, bizitza erabilgarriaren iragarpena/pronostikoa, akatsen diagnosia eta mantenketen planifikazioa, hala nola trenak kablea, transformagailuak, edo bateriak.

  • Fidagarritasun analisia: sistema fidagarrien diseinu eta analisia.
  • Bizitza erabilgarriaren prognosia eta akatsen diagnosia: prognosi eta diagnosi soluzioen garapena fisika edo/eta datuetan oinarritutako ereduetatik.
  • Mantenketa planifikazioa: fidagarritasuna efizienteki hobetzeko mantenketa soluzioen garapena.

Fabrikazio aurreratua

Fabrikazio aurreratuak inspekzionatu, monitorizatu eta hobetzeko seinalearen prozesamenduko algoritmoak.

  • Piezen inspekzioa: ultrasoinuak, piezoelektrikoak eta irrati-frekuentzia erabiltzen.
  • Sentsoreen integrazioa fabrikazio prozesuetan.
  • Sentsorizazio birtuala: parametroen estimazio ez-zuzena, makina eta sistemen modeloen bitartez.
  • RFIDen oinarritutako jarraipena prozesu industrialetan.

Sistema biomedikoak

  • Erabaki klinikoetan laguntzeko sistemak: irudien eta seinaleen tratamenduan oinarrituz.
  • Biomarkadoreen identifikazioa eta klasifikazioa bioseinaleetan eta irudi medikoetan oinarrituta (EEG, ECG, etc.).
  • Osasun sektorearen digitalizazioa.

Seinalearen prozesamenduaren eta sistema txertatuen inplementazioa

  • Seinalearen prozesamenduaren eta bestelako algoritmoen inplementazioa DSP, FPGA eta SoC gailuetan (Xilinx Zynq).
  • Sistema txertatuen diseinu eta garapena.
  • Maila altuko diseinuak (Simulink, System Generator, HDL Coder, e.a.)
  • Komunikazio sistema konplexuen diseinu, garapen eta balioztapena.

 

 

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.