Robotika eta Automatizazioa

ROBOTIKA ETA AUTOMATIZAZIOA

Robotika eta Automatizazioko Ikerketa taldea Sistema Industrialentzako Sistema Adimendunen (SISI) Taldeko  kide da, eta Eusko Jaurlaritzak bikaintasunezko talde zigilua eman dio euskal unibertsitate sistemaren barruan. 

Ikerketa lerro horri 2017-2018 ikasturtean sortu zen, Industria 4.0 gaiaren inguruan inguruko empresak egiten ari ziren perfil teknikoen eskaerari erantzunez. 

Honako hauek dira ikerketa lerroaren ardatzak: ikusmen artifizial, robotika eta automatizazioko soluzio berritzaileak ikertu, garatu eta enpresa ehunari transferitzea. Honako problematika hauek ohikoak dira taldeak esku artean dituen proiektuetan: (a) (“zero-defect manufacturing” helburuarekin) ekoiztutako piezen kalitatearen eta trazabilitatearen ikuskapena; eta, (b) sistema robotizatu malguak, egokituak eta autonomoak. 

Taldeak 4.0 Industriako laborategia du, eta bertan hainbat ekipamendu mota ditu: ikuspenekoak (kamerak, optikoak, laserrak, argiztapenak, …), robotikakoak (robot industrial eta lankidetzazkoak), automatizaziokoak (PLC, HMI, Segurtasuna, Erregulagailuak, Eragingailu elektrikoak, …) eta konputaziokoak (GPUak dituzten zerbitzariak). Horri esker, badu irakaskuntza eta ikerketa jarduerak burutzea arestian aipatutako esparruetan.

Ikerketa lerroak eta ezagutza arloak

Taldeak 4.0 Industriarekin lotura duten automatizazio alderdiak lantzen jarduten du nagusiki. Gaur egun, zenbait tesi ari dira egiten lerroaren barruan. Horrela, bada, honako hauek dira taldean lantzen diren gairik garrantzitsuenak:

Ikuspen artifiziala

Batez ere hainbat prozesu industrialetan piezen kalitatea ikuskatzeko gaietan. Nabarmentzekoa da bukatu berri den tesia, piezen gainazala ikuskatzeko Islapen Deflektometriako gaiak lantzen dituena, alegia.

Robotika

Batez ere fabrikazio prozesuak automatizatzeko robotika malguko gaietan (robotika industriala eta lankidetzazkoa). Nabarmentzekoa da abian dagoen tesia, helburutzat gainazalaren osotasuna ikuskatzeko robot sistema garatzea duena. Tesi horrekin ikuskatutako objektuei egokitutako robot ibilbideak planifikatu eta sortu nahi dira.

Robotaren buruan indarrak eta ibilbideak kontrolatzeko gaietan ere ari gara lanean. Horko emaitzak zenbait aplikazio industrialetan erabili ahal izango dira, hala nola: robot bidezko mekanizazioan, marruskadura bidezko soldaduran, ikuskapenean, piezen muntaketan, etab.

Ikuskapen eta Robotikari aplikatutako adimen artifiziala

Batez ere ikaskuntza sakoneko eta logika lausoko algoritmoak erabiltzen dira, irudiak sailkatu eta segmentatzeko. Autoikaskuntzako mekanismoak dituzten sistema autonomoak garatzeko ere bai. Nabarmentzekoa da abian dagoen tesia, etiketatutako datu kopuru txikienarekin ikuskapen eredu onak lortzeko, eta domeinu ezberdinen arteko transferentziari buruzkoa.

Sistemen Automatizazioa eta Kontrola

Batez ere Biki Digital kontzeptua eta horrek industrian duen erabilera lantzen da. Nabarmentzekoa da abian dagoen tesia, zelula/lerro automatizatuen bizi ziklo osoan erabiltzeko Biki Digitalen potentziala aztertzeko helburua duena, alegia. Ardatz mugimenduen kontrol eta koordinazioarekin lotura duten gaietan ere ari gara lanean.

Prozesu optimizazioa

Telematika lerroarekin lankidetzan, prozesu parametroen monitorizazioan eta optimazioan ari gara lanean, fabrikatutako piezen kalitatea edo makinen osotasuna bermatzeko. Nabarmentzekoa da abian dagoen tesia, helburua robot industrialen mantentze lan prediktiboa egitea duena.

 

PROIEKTU AZPIMARRAGARRIAK

 ENSOL: Teknologia Fotovoltaiko Aurreratuen Garapena.
 FLATBEND: DP1000 siderurgia prentsak prozesu holistikoko katea hobetzen du kontrol teknika elebidunen bidez eta loditasunaren bidez estres erresiduala josteko.

 

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.