Polimero eta Konpositeen Teknologiak

POLIMERO ETA KONPOSITEEN TEKNOLOGIAK

Helburu nagusia pisu, kostu eta produktibitate errekerimenduak betetzen dituzten konpositeei buruzko ezagutza berria sortzea eta transferitzea da. Ikerketa hiru esparru desberdinetan antolatu da:

  1. Erretxina Transferentzia bidezko moldeaketa (RTM):

    • Termoplastikoen RTM (TP-RTM)
    • Konpresio RTM (CRTM)
    • Material hibridoen RTM (FML-RTM)
  1. Ultramore ontze teknologia:

    • Pultrusioa
    • Zuntza automatikoki jartzeko sistemak (ATL)
    • Zuntz karabilketa
  1. Polimero eta konpositeen deformazioa eta haustura:

    • Estanpazioa
    • Talka/hausturaren simulazioa
    • Morphing-a

Ikerketa aplikazioetara zuzentzen da, produktuen zein prozesuen prototipoak garatzen direlarik. Proiektuak automozioa (PSA-Citröen, CIDIA), trena (CAF), ingeniaritza zibila (Acciona Infraestructuras, ULMA Construcción), erreminta-makina (Danobat, Trimek) edo/eta kirol (Orbea) arloko enpresekin elkarlanean garatzen dira.

PKT-ren eskura dauden material karakterizazio eta prozesaketa ekipamendua punta-puntakoa da eta ondo egokitua dago ikerketa industrialak dituen beharretara.

PKT-k arreta berezia jartzen du formakuntzan, ikerlari gazte zein enpresako langileei zuzenduta.

 

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.