Materialak Eraldatzeko Prozesu Aurreratuak

MATERIALAK ERALDATZEKO PROZESU AURRERATUAK

HISTORIA

Arrasateko Eskola Profesionala 1943an sortu zen, eskualdeko enpresetarako ondo trebatutako profesionalak prestatzeko, batez ere diseinu mekanikoan eta fabrikazioan. Urte hauetan aldaketa asko gertatu dira, baina fabrikazio prozesuen gaineko ezagutza berriak eta berritzaileak sortzeko bokazioak presente jarraitzen du gure laborategietan eta gure unibertsitatean.

MATERIALAK KONFORMATZEKO PROZESU AURRERATUAK ikerketa taldea 1993an hasi zen jarduerak garatzen. Lehen urteetan, helburu nagusia izan zen konformazio prozesuak hobetzea, kontrol eta ikuspen artifizialeko estrategien bitartez eta sentsoreak erabiliz. Aldi berean, ikerketa taldea prozesuen zenbakizko ereduen lanketan espezializatzen hasi zen, prozesu bera hobetzeko tresna gisa. Horrela, Mondragon Unibertsitatea izan zen AutoForm softwarea erabili zuen lehen erakundea Espainian eta Deform erabiltzen zuen lehenetariko bat.

1999tik 2001era arte egoera erdisolidoko eta fundizio metalikoko konformazio prozesuak garatu ziren.  Harrez gero, taldea galdaketa, forja eta thixoforming prozesuak eta xafla eta hodien konformazio metalikoa garatzen eta optimizatzen ari da. 

2000. urtean, instalazio esperimental berriak sortu ziren (gutxi gorabehera 500 metro karratu industriako makinetarako eta prototipoetarako, eta 100 materialen laborategietarako). 2008. urtean, berriz, laborategi berri bat inauguratu zen Uribarri eraikinean (gutxi gorabehera 800 bat metro karratu tamaina errealeko prototipo esperimentaletarako) eta neurri handiko lehen serboprentsa europarra instalatu zen (400 t).

Azken hamarkadan, taldea honetan aritu da: a) konformazio, forja eta galdaketa prozesu batzuk garatu ditu; b) prozesu horien simulazioan espezializatu da elementu finituen ereduak erabiliz, materialak ezaugarritzeko eta kontakturako teknika aurreratuak  eredu horietan aplikatuta; eta c) prozesuen digitalizazioan aritu da makinen erabilgarritasuna areagotzeko eta diseinatzaileei materialen eraldaketa prozesuetan parte hartzen duten fenomenoak ulertzen laguntzeko.

Espero dugu gure webguneak ematen duen informazioa baliagarria izatea eta laster elkarrekin harremanetan egotea!

 

IKERKETA EREMU ETA KONPETENTZIAK

Ikerketa taldea material metalikoen eraldaketan zentratzen da eta hauek dira bere konpetentzia nagusiak:
  • Galdaketa
  • Forja eta thixoforminga edo forja erdisolidoa
  • Hodien eta xaflen konformazioa
  • Material hibridoen konformazioa eta lotura
  • Prozesuen simulazio aurreratua materialen eta kontaktuen ezaugarritzean oinarrituta
Ikerketan eta irakaskuntzan, materialen portaera eta fenomeno mikroskopikoak aztertzen ditugu, simulazio ereduak garatzen ditugu hasierako kontzeptuak frogatzeko eta, azkenean, erremintak eta osagaiak ekoizten ditugu, laborategiko eskalan eta industriako makinekin.
 
Aldi berean, esperimentuetan behatutakoa funtseko ikerketekin erlazionatzen dugu. Horretarako, materiala eta tribologikoak ezaugarritzeko teknika berriak garatzen ditugu eta azken belaunaldiko ekipamendu zientifikoa erabiltzen dugu. Hauek dira proiektuen adibideetako batzuk: Metalak arrago hotzeko indukzio bidez elkartzeko ekipamendua, tenperatura altuetan eta deformazio abiadura azkarrean funtzionatu dezakeen forja simulagailu berri baten eraikuntza; makina biaxial berri baten fabrikazioa; eta bobinak erabiliz azterketa tribologikoetarako saiakuntza banku berria.   
 

EKIPAMENDU TEKNIKOA

XAFLA KONFORMAZIORAKO INSTALAZIOAK

  • FAGOR serboprentsa, 4000 Kn-koa
  • GAMEI prentsa hidraulikoa, 1500 kN-koa
  • GAMEI prentsa mekanikoa, 1500 kN-koa
  • SCHMIDT serboprentsa, 40 kN-koa
  • Hodi eta xaflen hidrokonformazioa (4000 bar)
  • Puntzonatzeko makina, 100 kN-koa
  • Banden tenkaketen saiakuntzetarako tribometroa
  • Duncal Shabel saiakuntzetarako tribometroa
  • Nakajima egiaztapenetarako tresna, ISO araudiaren araberakoa
  • Zuloen zabalketa egiaztatzeko tresna, ISO araudiaren araberakoa
  • Egiaztapen biaxialeko makina, 250 kN-koa

FORJAKETARAKO ETA TIXOFORJAKETARAKO EKIPAMENDUA

  • Totxoak berotzeko EFD indukzio labea, 150 Kw-koa
  • Piezak manipulatzeko KUKA KCR1 robota

GALDAKETARAKO EKIPAMENDUA

  • GAMEI Moldekatzeko makina 3000 kN HP
  • NABERTHERM galdaketa labea, 11KW-koa
  • Tratamendu termikorako NABERTHERM labeak
  • EFD indukzio labea Fe-rako
  • EFD indukzio labea Al eta Mg-rako
  • Hutsean eta hotzean galdatzeko SECO/WARWICK labea arragoarekin
  • TM SD-3000 3D inprimagailua, moldeen prototipoak azkar egiteko

OROKORTASUNAK

  • CHARMILLES hari bidez ebakitzeko EDM makina
  • ONA elektrodoen EDM makina
  • MITUTOYO 3Dn neurtzeko makina

KOLABORATZAILEAK

 

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.