Gainazalen Teknologiak

GAINAZALEN TEKNOLOGIAK

Pieza edo multzoek zerbitzuan duten portaera, ingurune, lan baldintza, eta piezen propietateen arteko interakzioek definitzen dute. Interakzio hauek degradazio edota funtzionamentu txarra sor dezakete. Kasu askoetan, degradazio hauek gainazalaren propietateekin erlazionatuta daude, non aipatzekoak diren: korrosioa, propietate tribologikoak (marruskadura, desgastea eta lubrifikazioa), eta hainbat propietate fisiko ( optikoak, estetikoak, termikoak, elektrikoak, eta magnetikoak). Era berean, materialen garapen eta hobekuntzan ematen ari den ardatz nagusietako bat mikro eta nano teknologietan aurkitzen da. Bi arlo hauek gainazalen teknologiekin zuzenki erlazionaturik daude.

IKERKETA ARLOAK

  • Materialen portaera zerbitzuan gainazalen propietateen ikuspuntutik (tribologikoak, korrosioarekiko erresistentzia, optikoak, estetikoak, termikoak, elektrikoak, magnetikoak,…). Analisi eta karakterizazioa ikuspuntu teoriko eta experimentaletik, eta zenbakizko simulazio teknikak erabiliz.
  • Gainazalen karakterizazio geometrikoa. Profilen (2D) edota gainzazalen (3D) analisiak maila mikrogeometrikoan: uhindura, zimurdura, barrunbe bolumena, higadura bolumenen neurketak eta abar.
  • Neurketa gailu esperimentalak. Produktuen espezifikazio edota degradazio arazora (tribología, korrosioa…) egokitutako entsaiu-mahaien garapena.
  • Gainazal tratamendu eta estaldurak. Degradazioei (tribologia edota korrosioa) erantzuna emateko eta propietate fisikoak hobetzeko gainazal tratamendu edo/eta estalduren analisi eta garapena.
  • Ikerketa arlo guztiak hainbat industri sektoreetan aplikatzen dira:
    • Makinen pieza higikorrak.
    • Metalezko eta plastikozko piezen konformazioarako trokel eta moldeak.
    • Material harroketa bidezko mekanizazio prozesuak (mekanizazioa eta artezketa).
    • Eraikuntzarako elementu laguntzaileak.
    • Etxetresna elektrikoak.
    • Biomaterialak eta inplanteak.

 

PROIEKTU AZPIMARRAGARRIAK

 TOPOGUIDE: Laser bidez testuratutako xaflen azterketa tribologikoa gidatze sistematarako.

 

 ALOPRP3D: Plaketa alogeniko ugariko plasma lortzeko eta zaintzeko estandarizazioa, 3d apositu biodegradagarriak sortzea eta zauri kronikoak sendatzeko faktore plaketarrekin biobateragarriak izatea.
 MULTIMAT: Lotura aurreratuak etorkizuneko ibilgailuaren material anitzeko egituretarako.

 

pdf

Taldearen fitxa 

 

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.