Errendimendu Handiko Mekanizazioa

ERRENDIMENDU HANDIKO MEKANIZAZIOA

Mondragon Unibertsitateko Errendimendu Handiko Mekanizaziorako ikerketa taldearen helburu nagusiak dira hainbat industri sektoretan (automobilgintza, aeronautika, medikuntza, makina-erreminta, moldeak eta estanpak…) mekanizazio bidezko produkzio prozesuak hobetzea eta produktu berritzaileak fabrikatzeko edo negozio eta merkatu berrietan sartzeko ideiak sortzea.

Oro har jarraitzen den estrategia da enpresek, ikerketa zentroek eta unibertsitateek eratutako diziplina anitzeko lantaldeak sortzea,  Mondragon Unibertsitateko beste ikerketa lerro batzuekin batera, industriaren benetako arazoei erantzun zientifiko aurreratua emateko.

Eskuratutako ezagutza gizartera bueltatzen dela eta horrela mekanizazioaren sektorerako etorkizun oparoagoa bermatzen laguntzen dela erakusten duten adibideak dira enpresei transferentziak egiteko gauzatzen diren proiektuak eta eskaintzen diren hainbat titulazioren Prestakuntza arautua (Dokotretza, Ingeniaritza, Goi Mailako Formazio Zikloak) eta ikastaro aurreratuak (Mekanizazioan Espezializatzeko Jardunaldiak) edo hitzaldiak (12th CIRP Conference on Modelling Machining Operations).

IKERKETA ARLOAK

Abiadura handiko ebaketa

Abiadura handiko ebaketa oso eremu desberdinetan erabiltzen da, esaterako sektore aeroespazialean eta molde edo trokeletan. Gaur egun, altzairu gogorturik ez duten geometria libreko formen abiadura handiko ebaketaren optimizazioa (I) ikertzen ari da molde eta trokelen ekoizpenean aplikatzeko  eta (II) titanioaren mekanizazioa sektore aeronautikoan aplikatzeko.

Mikromekanizazioa

Gaur egun, miniaturizazioa  joera globala da eta hainbat ekoizpen merkatutako fabrikazio prozesuan eragina dauka, esaterako IKTetan, elektronikan eta biomedikuntzan. Tamainaren murrizketa horrek aldaketa batzuk eragiten ditu prozesuan, eta horrek egiten du prozesua zailagoa eta ez hain fidagarria izatea.

Duela gutxi mikromekanizazioko laborategi bat sortu da gai honen gaineko ezagutzak hobetzeko eta, beraz, horren gaineko emaitzak hobetzeko ere bai.

Artezketa

Artezketa akabera prozesu bat da, eta ondo bukatutako gainazala eta doitasun handiagoko geometria eta tamaina dituzten piezak lortzeko erabiltzen da, bibrazio markak eta bestelako ezegonkortasunak izan baititzakete. Azken urteetan, ezegonkortasunik gabeko konfigurazioak lortzera eta laneko piezaren azken profila biribila izatea bermatzera bideratutako simulazio teknika berriak garatu dira. Informazio honekin eta kontuan izanda prozesuaren beste mugapen batzuk (adibidez, sistemaren zurruntasun estatikoa eta laneko piezaren perdoia), posible da artezketa ziklo optimoa diseinatzea.

Txirbilen eraketa ereduen azterketa eta lanketa

Mekanizazioko edozein eragiketa optimizatzeko, funtsezkoa da jakitea zer ondorio dituzten ebaketa parametroek aldagai termomekanikoetan (tenperatura, tentsioa, deformazioak, etab.) txirbilen eraketa prozesuan.  Saiakuntza esperimentalak eredu analitikoekin eta zenbakizkoekin (elementu finituen ereduak, FEM) konbinatzeak materiala erauzteko prozesua hobeto ulertzea ahalbidetzen du, eta ebaketa baldintzak, tresnen geometria edo ebaketa tresna berrien eta laneko piezetarako materialen garapena ere aukeratzea errazten.ondr

Mekanizagarritasuna

Pieza edo material bat mekanizatzeko erraztasuna adierazten du mekanizagarritasunak. Sarri gertatzen da material baten errendimendua hobetu ohi duten faktoreek haren mekanizagarritasuna kaltetzea. Horrenbestez, oso garrantzitsua da errendimendua kaltetu gabe mekanizazio ahalmena hobetuko duten formak aurkitzea.

Gaur egun, propietate horren azterketa lantzen ari gara teknika esperimentalik aurreratuenekin eta hainbat materialekin: altzairuak, titanio aleazioak, etab. Azterketa horren helburua da mekanizazio prozesuan zehar materialak duen portaera justifikatzen duen arrazoia aurkitzea. 

Ezagutzan oinarritutako ingeniaritza (KBE)

Hauek dira CAX edo KBE softwarearen pertsonalizazioaren helburuak: hasteko, CAX softwarearen erabiltzaileen produktibitatea handitzea; bigarrenik, produktuaren bizitza zikloaren gaineko ezagutza (PLC) eskuratzea eta mantentzea, enpresaren aktiboa den heinean; eta, azkenik edo hirugarrenik, enplegatu berrien integrazioa azkartzea enpresaren produktuaren bizitza zikloaren gaineko ezagutza haien eskura jarrita, behar den moduan eta formatu berrerabilgarrian.

PROIEKTU AZPIMARRAGARRIAK

 INTOOL II: Herramientas de corte inteligentes sensorizadas mediante recubrimientos funcionales

 

 FATECO: Improvement of the fatigue performance of automotive components through innovative ecofriendly finishing operations.
 PROCODA: Procesos de alto valor basados en el conocimiento y los datos

 

 

Lan eta doktoretza eskaintzak

Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.