Ekonomia Zirkularra eta Industria Jasangarritasuna
EKONOMIA ZIRKULARRA ETA INDUSTRIA JASANGARRITASUNA
ECSI ikerketa talde dinamiko bat da, eta Euskal Herriko, Espainiako eta Europako industria, enpresa elkarte eta erakunde publikoekin elkarlan estuan ari da, ekonomia zirkularrerantz eta energia berriztagarrietarantz modu iraunkorrean trantsizioa egiten laguntzeko.
Ikerketa talde honen helburu nagusia da industriei laguntzea baliabideak modu efizienteagoan erabiltzen, ingurumenean aztarna txikiagoa eragiten eta errendimendu sozioekonomiko handiagoak edukitzen.
Eragin garbi positiboa sortzea da benetan zirkularrak eta iraunkorrak izateko modu bakarra. Horregatik, bizi zikloaren ikuspuntua eta diziplina askoko esperientzia gehitzen dizkiegu gure ikerketa proiektuei, ikuspegi sistemiko baten bitartez.
Ikerketa taldea hainbat eremutako adituek osatzen dute, esaterako, industria diseinuko eta produktu garapeneko ingeniaritzakoek, industria antolaketako ingeniaritzakoek, ingurumen ingeniaritzakoek, erantzukizun sozial korporatibokoek eta enpresa kudeaketa eta proiektu zuzendaritzakoek. Horrenbestez, industria proiektuen berrikuntza ziklo osoa har dezakegu geure gain, dela produktuen eta teknologien kontzeptualizazioa, dela horien esperimentazioa eta garapena, dela horiek eskala handian zabaltzea, baita negozio eredu berriak eta industriako balio kateak garatzea ere.
Beti ikuspegi zirkular eta iraunkorretik, aldaketa positiboa bultzatzeko, eta baliabideak modu efizienteagoan erabiltzea dakarten eta karbono igorpenei dagozkien neutralak diren ekoizpen eta kontsumo sistemetara jotzeko, azken finean garapen iraunkorra errazteko.
Zehatzago esanda, ECSI ikerketa taldeak honako lau jardute ildo nagusi hauetan garatzen du bere jarduera:
Jardute ildo nagusiak
1. Produktuen eta teknologien diseinu zirkularra eta iraunkorra:
Baliabideen erabilerari dagokionez efizienteak diren eta ingurumenean inpaktu txikia duten materialak, produktuak, teknologiak eta zerbitzuak
- Produktu eta zerbitzu zirkular eta iraunkorren ekodiseinurako eta ekoberrikuntzarako teknika, estrategia, irtenbide eta gidak garatzea
2. Industria zirkularra eta iraunkorra
Ekoefizienteak eta garbiak diren industriako prozesuak eta sistemak
- Industriako ekoizpen garbirako (ekoekoizpena) diagnostikoak, estrategiak eta gidak garatzea.
- Birmanufaktura industrialeko prozesuak aztertzea eta optimizatzea
- Produktuen eta ekipoen bizitza baliagarria luzatzeko teknika eta teknologia berriak ebaluatzea (berrerabilera, balio berria, desmuntatzea, birziklatzea, berreskuratzea)
3. Eredu teknologiko-industrial eta balio kate zirkularrak eta iraunkorrak:
Baliabideen fluxua murriztera, moteltzera, ixtera eta birsortzera bideratutako negozio, berritze sistema eta ekosistema industrialak, inpaktu negatiboak minimizatzeko
- Negozio zirkular eta iraunkorren ereduak garatzeko berrikuntza teknologikoa
- Balio kate zirkular eta iraunkorrak konfiguratzeko eta kudeatzeko berrikuntza
4. Metodologiak, analisirako tresnak eta adierazleak:
Ekonomia zirkularra eta industria iraunkortasuna aztertzeko tresnak garatzea eta aplikatzea
- Life Cycle Sustainability Assessment (LCSA) = Produktuen eta teknologien Bizi Zikloaren Analisia, ingurumenekoa (LCA), ekonomikoa (LCC) eta soziala (S-LCA)
- Zirkulartasun eta iraunkortasunaren adierazleak definitzea eta kalkulatzea, produktu/teknologia mailan, negozio/industria mailan eta industria/eskualde mailan
- Produktu, teknologia eta zerbitzuen ekodiseinurako tresnak garatzea
- Berrikuntza teknologikorako eta ez-teknologikorako tresnen diseinua, negozio eredu eta balio kate zirkular eta iraunkorrak sortzeko.
- Industriei ekonomia zirkularraren eta iraunkortasunaren gaineko proiektuak garatzen laguntzeko zerbitzuak
Ekonomia zirkularra, kontzeptua, bilakaerak eta joerak
Ekonomia zirkularra enpresetan aplikatzeko tresna praktikoak
PROIEKTU AZPIMARRAGARRIAK
CISTE: Teknologia eolikoen eta negozio-eredu industrialen bizi-zikloaren zirkulartasunaren eta iraunkortasunaren azterketa.
NETcircular+: Berrikuntzako toolbox (tresna digitalak eta fisikoak) eredu teknologiko-industrial zirkularrak eta iraunkorrak garatzeko. Finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
CircularTRANS: Industria-erakundeetatik ekonomia zirkularreko eredura igarotzeko plataforma digitala. Finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.
SiC4GRID: SIC teknologia aurreratuetan oinarritutako potentzia-bihurgailuen bizi-zikloaren ekodiseinua, zirkulartasuna eta ingurumen-analisia, energia berriztagarriak sarean hobeto integratzeko.
Circu-City: Hiri zirkular eta iraunkorragoen diseinua bultzatzeko ebaluazio-eredua. Finantzatzailea: EIT Raw Materials.
SUPS (industrially-funded), Sustainable Project Selection: Automobilgintzako industria-enpresek garatutako berrikuntza teknologikoko proiektuen zirkulartasuna (baliabideen erabileraren eraginkortasuna) eta ingurumen-iraunkortasuna (inpaktuen murrizketa) zehazteko metodologia eta tresna.
MUCS (university-funded), Mondragon Unibertsitatea campus Circular y Sostenible: Mondragon Unibertsitateko campusetako baliabideen (energia, ura, materialak) kudeaketa jasangarrirako ekonomia zirkularreko estrategiak identifikatu, ebaluatu, lehenetsi, hedatu eta monitorizatzeko eta 2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuen irismenean laguntzeko metodologia eta tresna.
INMOIN: Ekonomia zirkularra erakundearen arlo edo sailetan integratzeko adierazleen eredua: zuzendaritza, merkataritza-saila, marketina, produktuaren/zerbitzuaren garapena eta/edo I+G, ekoizpena, erosketak eta hornikuntza, LTZ, IKTak, zerbitzu orokorrak.
RAMANEX y REMACOMPIND: Bikaintasun-gida bat garatzea birmanufaktura-enpresentzat eta industria-osagaiak birmanufakturatzeko teknikentzat. Finantzatzailea: IHOBE.
Lan eta doktoretza eskaintzak
Ezagutu Mondragon Unibertsitateko lan eta tesi eskaintzak, agian zure intereseko posturen bat dugu.