Sexu-jazarpenaren aurkako protokoloa

Sexu-jazarpenaren aurkako protokoloa

2018an hasitako prozesu parte-hartzaile baten ondorioz, “Sexu-jazarpenari, generoan oinarritutako jazarpenari eta bestelako indarkeria matxistei aurre egiteko protokoloa” onartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Protokoloaren sorreran parte hartu dute Fakultateko ikasleek eta langileek.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ez du inolako indarkeria motarik onartzen, eta, protokolo honen bidez, konpromisoa hartzen du jazarpeneta indarkeria-jarreren aurrean beharrezkoak diren neurriak hartzeko; era berean, horren inguruan sor litezkeen kasuak ebazteko eta haien berri emateko konpromisoa ere hartzen du. Modu horretara, eta informazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta detekzioa baliatuz, indarkeria mota hori prebenituko du, berdintasuneko eta justizia sozialeko gaia baita, zalantzarik gabe.

 

Protokoloak hiru helburu nagusi ditu, batetik, kolektibo osora irekitako prozesu parte-hartzaile eta hezitzailea bultzatzea; bestetik, bermatzea Fakultatea izango dela gune libre eta segurua inolako jazarpen sexista barik, eta, azkenik, behar diren kasuetan, neurri zuzentzaileak ezartzeko aukera eskaintzea.

Kezkak, kexak edo salaketak

Kezka, kexa edo salaketarik baduzu, jarri harremanetan protokoloa kudeatzen duten batzordearekin (jazarpena.huhezi@mondragon.edu) edo Harrera taldeko kideekin:

Eskoriatzako campusa

Aretxabaletako campusa

Bilbao AS Fabrik