Literatur topaketa
Literatur Topaketa
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen du Literatur Topaketa. Jardunaldi horien xedea da lotzea literatura kulturaren beste esparru batzuekin.
Hitzaldiak, mahainguruak, proiekzioak, eztabaidak eta abarrak baliatuta, modu sakon eta erakargarrian, jorratzen dira edizio bakoitzerako aukeratutako gaiak.
Literatur Topaketa doako jardunaldia da, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako eta Aretxabaletako campusetan egiten da, eta edonorentzat daude irekita.
Literatur Topaketa 2018: Genero identitateak: izateko eta esateko erak
Gertaera
Literatur Topaketa 2018: Genero identitateak: izateko eta esateko erak
Data eta ordua
May 16
Kokapena
Eskoriatza
Literatur Topaketa 2018: Genero identitateak: izateko eta esateko erak
Genero identitateak: izateko eta esateko erak izenpean, maiatzaren 16an, Literatur Topaketa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Topaketaren 15. edizio honetan, parte hartuko dute Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Dorleta Kortazar bertsolarik eta Maria Delgado, Josune Gorostegi, Arantxa Urretabizkaia eta Txaro Galllego idazleek.
Jardunaldia egingo da Eskoriatzako Zaldibar Aretoan eta sarrera librea dauka.
Agenda / Programa
-
09:20 Agurra
-
09:30-10:15 Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Dorleta Kortazar. Bertso saio literarioa.
10:15-10:45 Atsedena.
10:45-11:15 Mireia Delgado. Ikusi makusi, zer ikusi? Genero estereotipoak haur eta gazte literaturan.
11:15-12:00 Josune Gorostegi. Literat-ura eta ni egarriz.
12:00-12:45 Arantxa Urretabizkaia. Ikasteko jaioak.
12:45-13:00 Txaro Gallego. Nor ni, zer ni?