Zentro, etapa eta prozesuen berrikuntza

ZENTRO, ETAPA ETA PROZESUEN BERRIKUNTZA

Etapa bateko edo etapen arteko berrikuntza prozesuak daude gai honen txapelpean. Prozesuez hitz egiten ari gara, eta prozesu horiek prozesu parte-hartzaileak ere izan ahal dira, erakunde baten baitan edo erakundeen artean

HAUR HEZKUNTZAREN BERRIKUNTZA

Norekin: Bihotz Gaztea ikastola.

Noiz: 2018-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Proiektuak garatu nahi ditu HHko etapa eraldatzeko oinarriak. Ikastetxea dagoen tokitik abiatuta, bere praktika eta beharrak aztertu eta bere prozesua egiten lagundu zaio.

FRANTSEZ LIZEOAREN PROIEKTURAKO IKUSPEGI ELEANIZTUNA HAUR HEZKUNTZAREN DISEINUAN

Norekin: Euroeskualdeko lizeo eusko-frantsesa.

Noiz: 2019-2021 bitartean.

Ezaugarriak:Lizeo eusko-frantsesa sortzeko abiapuntuan, HHko etaparen hezkuntza eta hizkuntza proiektuaren diseinua.

KANPO ESPAZIOAREN BERRIKUNTZA

Norekin: Zumaiena ikastetxea, San Nikolas Ikastola.

Noiz: 2019-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Proiektuak ezarri nahi ditu ikastetxeko kanpo espazioa eraberritzeko oinarriak eta sustatu nahi du hausnarketa kanpo espazioaren izaeraz eta erabileraz, definitu ahal izateko espazio berrituan zeintzuk gune integratuko diren eta zein erabilera emango zaien gune horiei.

BERRIKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZAKO PROZESUETAN

Heziberri 2020tik abiatuta, ekimen horren Marko Pedagogikoak planteatzen dituen ardatz nagusiak aztertzen eta lantzen ditugu. Horrela, ikasleen irteera profila zehazten dugu eta eredu konpetentzial batek eskatzen duena lantzen dugu, ikastetxearen beharretara eta errealitatera egokituta. Langai nagusiak hauek izaten dira: konpetentzien esanahia eta hurrenkera partekatzea, horiek lantzeko eta garatzeko aukera metodologikoak aztertzea —eta, ahal bada, diseinatzea, inplementatzea eta aztertzea— eta ebaluazioaren ikuspegi berrietan sakontzea. Aurreko guztia egin ahal izateko, ikasleen eta irakasleen rol berriak birdefinitzea beharrezkoa izaten dugu.

BERRIKUNTZA LANBIDE HEZIKETAN

Azken urteetan EAEko Lanbide Heziketan garatu den ETHAZI ereduan kokatuta, horren aspektu garrantzitsuenak lantzen eta sakontzen ditugu zentroetan. Ereduaren ardatza hartuta —Erronketan Oinarrituriko Ikasketa Kolaboratiboa— lantzen diren proposamenen helburua konpetentzia tekniko eta zeharkakoen garapena da. Horiek lortu ahal izateko, lan munduan erreferentzia duten moduluen arteko erronkak, espazio eta denboraren malgutasuna eta antolaketa, eta ebaluazioa ikasleen garapenaren eboluziorako tresna izanik, irakasle taldeen autokudeaketa dira gakoak eredua osatzen, hobetzen eta hedatzen joateko.

BERRIKUNTZA GOI MAILAKO HEZKUNTZAN

Noiz: 2019-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Mendeberri 2025 ikuspegia oinarri, Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateko berrikuntza proiektuaren gakoak eta aukerak

ERRENTERIAKO HEZKUNTZA-KOMUNITATEA SARETUZ, ERANTZUNKIDETASUNEAN SAKONTZEN PROZESUA GARATZEKO

Norekin: Errenteriako Udala eta hezkuntza-erakundeak.

Noiz: 2019-2021 bitartean.

Ezaugarriak: Elhuyar aholkularitza zerbitzuarekin elkarlanean.

ERAKUNDEKO PLAN ESTRATEGIKOA LANTZEKO PROZESU PARTE-HARTZAILEA

Norekin: Urretxu-Zumarraga Ikastola.

Noiz: 2019-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Elhuyar aholkularitza zerbitzuarekin elkarlanean