Hezkuntza berrikuntza alderdi metodologikoetan

HEZKUNTZA BERRIKUNTZA ALDERDI METODOLOGIKOETAN

Ikastetxeei lagundu nahi zaie haien ikuspegi metodologikoak, esku-hartze estrategiak eta ebaluazio-prozesuak aztertzen, berdiseinatzen eta adosten.

BERRIKUNTZA DIDAKTIKO METODOLOGIKOA DBH-N

Norekin: San Viator ikastetxea, Laudio Ikastola.

Noiz: 2018-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Irakasleen elkarlanean oinarrituta, hainbat alderdi jorratu eta hainbat erabaki eta egitasmo susatu dira: ikasleen profilaren definizioa, konpetentzien azterketa eta ikaste-emaitzen definizioa, aukera eta hautu metodologikoak, lan-proposamenen diseinua eta jarraipena...

MINDFULNESS PROTOKOLOA; GARAPEN PERTSONALA ETA ESTRES MURRIZKETA

Norekin: Miguel Angel Altuna Institutua.

Noiz: 2019-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Lankideekin batera landu da norbere burua eta gorputza hemen eta orain bizitzeko entrenamendua eta norbere burua eta norbere beldurrak behatzeko eta aztertzeko jarrera. Hurrengo urratsa izan daiteke ikastetxeko dinamika elkarrekin antolatzea edota ikasleekin mindfulness praktikatzeko protokoloa lantzea.

BERRIKUNTZA PEDAGOGIKOA AZPEITIAKO EKOETXEAN

Norekin: Azpeitiako Udala.

Noiz: 2018-2020 bitartean.

Ezaugarriak: Dauden baliabideak, ikasleekin lantzen diren lan-proposamenak eta ikasleekin egiten diren esku-hartzeak behatzetik eta interpretatzetik abiatuta, iritsi nahi da ikaste-emaitzak zehaztera, helburu didaktiko eta metodologikoak finkatzera eta esku-hartzeak berdiseinatzera.

EBALUAZIO SISTEMAREN BERDISEINUA ETA ERAIKITZE PROZESUA

Norekin: Urkide ikastetxea.

Noiz: 2019-2021 bitartean.

Ezaugarriak: Dauden ebaluazio ikuspegiak partekatu ondoren, helburua da ikastetxeak berak bere hautua egitea eta bere ebaluazio-markoa eraikitzea.