Berriak
Gabonetako oporrak Gabonak direla eta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da abenduaren 21etik 2025eko urtarrilaren 7ra arte 2024·12·20
Gabonetako oporrak direla eta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da 2024ko abenduaren 21etik 2025eko urtarrilaren 7ra arte.
Doktorego tesia Nerea Agirre ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian 2024·12·19
Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Irakasle inklusiboen hasierako prestakuntzan hausnarketa prozesu kolaboratiboen erraztailetzarako gako eta estrategiak" tesia.
Color Management ikastaroa Kolorearen kudeaketa ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera 2024·12·17
Ikastaroa doakoa izango da eta otsailaren 4tik apirilaren 8ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals erakundearekin elkarlanean diseinatu da.
Jardunaldia Kulturartekotasuna eta elkarbizitza aztergai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako jardunaldian 2024·12·13
Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean egin den bosgarren kulturarteko jardunaldian elkarbizitzari eta ekitateari jarri diete arreta bertaratu diren 80 parte-hartzaileek. Ikastetxeetako zuzendariak, irakasleak, gurasoak eta ikasleak elkartu dira jardunaldian.
Profesionalentzako prestakuntza Adimen artifizialari eta ongizate emozionalari buruzko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·12·02
2025ean eskainiko dira ‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan’ eta ‘Adimen artifiziala hezkuntzan: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara’ mikrokredentzialak. Modalitate erdi-presentzialean egingo dira bi ikastaroak.
Jardunaldia Tokiko hezkuntza komunitateak saretzeko gakoak aztergai Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak antolatutako jardunaldian 2024·11·27
Mondragon Unibertsitateko Eskoriatzako campusean egin den jardunaldian hezkuntza komunitateak saretzeko gako nagusiak aurkezteaz gain, abian dauden esperientziak ezagutu eta aurrerantzean eman beharreko pausuez aritu dira bertaratutakoak.
Ate irekiak Zabalik dago izen-ematea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digitalak Globalak graduetako ate irekietan 2024·11·19
Azaroaren 23an graduko lehen ate irekiak egingo dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Saioak 11:00etan hasiko dira.
Jardunaldia Kulturartekotasunaz eta elkarbizitzaz aritzeko bosgarren jardunaldia egingo da Eskoriatzan abenduaren 13an 2024·11·14
Kulturarteko jardunaldiaren bosgarren edizioa izango da abenduaren 13an egingo dena. Hizkuntza izan da aurreko edizioetako gai-ardatza; aurten, kulturartekotasunean, ekitatean eta elkarbizitzan jarriko da arreta. ‘Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko?’ izenburupean, adituen hitzaldiak eta irakasleen, familien eta ikasleen ahotsak jasoko ditu egitarauak.
Adierazpena Mondragon Unibertsitateak elkartasuna adierazi die DANAren biktimei. 2024·11·06
Mondragon Uniebrtsitateak deitoratu egin ditu DANAk hainbat autonomia erkidegotan eta, bereziki, Valentziakoan eragin dituen ondorio mingarriak, DANAren birulentzia larria izan baita bertan.
Digitalizazioa hezkuntzan Ikastetxeek Wikikasi proiektuan parte hartzeko deialdia ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·10·29
Wikikasi proiektuan, Wikipedia eta konpetentzia digitalak lantzeko ikas-egoerak diseinatuko dira, eta deialdian parte hartzen duten ikastetxeetan proiektu pilotuak gauzatu ahal izango dira Derrigorreko Bigarren Hezkuntzan. 2026-2027 ikasturtera arteko garapena izango du proiektuak.
Hezkuntzaren etorkizuna Bost kontinenteetako hezkuntzako ia ehun aditu bildu dira Bilbao AS Fabriken, hezkuntza-proiektu jasangarriak garatzeko eta finantziazio-aukerak aztertzeko bootcampean 2024·10·29
Mondragon Unibertsitatea eta de Monterreyko Teknologikoko Instituto para el Futuro de la Educación (IFE) erakundea hiru eguneko bootcampa ari dira egiten Bilbon, hezkuntzaren etorkizunari begira mundu-mailan finantza daitezkeen diziplinarteko lankidetza-estrategiak bilatzeko.
Jardunaldia Tokiko hezkuntza-komunitateei buruzko jardunaldia egingo dute Eskoriatzako campusean azaroaren 27an 2024·10·29
‘Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako’ jardunaldia azaroaren 27an egingo da, goizez. Izen bereko liburuxkan jasotako ideietatik abiatuta, tokiko hezkuntza-sareak sortzeko prozesuen erraztailetzan dabiltzan eragileekin hausnarketarako gunea sortzea da asmoa.
Profesionalen prestakuntza Ikaskuntza erraztearekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako ikastaroen eskaintza berria aurkeztu dute Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs laborategiak 2024·10·28
2024-2025 ikasturtean, hezkuntzako profesionalei zuzendutako hainbat ikastaro eta formazio bereziak eskainiko ditugu Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs laborategiak.
Kooperatibismoa Izen-ematea ireki da ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroaren bigarren ediziorako 2024·10·23
‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroak 75 orduko iraupena du, online eskainiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute astebeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian.
Elkarrizketa Idurre Gaztañazatorre: "Harritu nau ikusteak haurrek aukeratutako gai batean inguruan egiten diren indagazio prozesuek zenbaterainoko parte-hartzea eskaintzen duten" 2024·10·22
Bikain “cum laude” kalifikazioa lortu zuen Idurre Gaztañazatorrek pasa den ekainean Eskoriatzako campusean aurkeztutako "Hezkuntzaren ikuspegi sozio-kulturalean oinarritutako ikaste-prozesuen karakterizazioa. Kasu baten azterketa: Arrankudiaga Herri Eskola" tesiak. Egilearekin hitz egin dugu ikerketari horri buruz.
JASANGARRITASUN FORMAKUNTZA TEKNIKOA Brasilgo Paraíba Estatuko irakasleak Mondragon Unibertsitatean formatuko dira jasangarritasunean eta lanbide heziketa teknikoan 2024·10·21
Huhezinema Aurkeztu daitezke lanak Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. ediziora 2024·10·17
Jaialdiaren 18. edizioa 2025eko urtarrilaren 22, 23 eta 24an ospatuko da. Euskal film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an itxiko da.
Kooperatibismoa 13 kooperatibatako 17 ordezkarik hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioan 2024·10·17
Hasi berri den ikastaroan kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskainiko zaizkie kooperatibetako bazkideei. Hasi berri den edizioan 13 kooperatibetatik etorritako 17 lagunek hartuko dute parte.
Mahai-ingurua Euskal gatazkaren eta kulturaren arteko harremana hizpide Aretxabaletan 2024·10·10
“Kontakizuna kontagai: Euskal gatazka kulturaren talaiatik” mahai-inguruan parte hartu dute Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgileak, Oihana Iguaran bertsolariak, Iban Zaldua idazleak eta Josu Martinez zinemagileak. Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Planaren parte da ekitaldia.
2024-2025 ikasturte hasiera masterretan Aurten, masterreko 204 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·10·09
Hasi berri den ikasturtean 204 masterretako ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasturte honetan eskaintzen dituen bost masterretan.
Irakur gida Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2023’ 2024·10·02
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak koordinatutako taldeak aztertu ditu haur eta gazteei zuzenduta, 2023. urtean, euskaraz argitaratu diren 231 liburuak.
Lan-eskaintza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktore-ikertzaileak kontratatu nahi ditu teknologiaren didaktikaren eta hezkuntzaren digitalizazioaren arloetarako 2024·09·26
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko urriaren 15ean.
Graduko Azoka Mondragon Unibertsitateko graduko azoka BERRIAK Bilbon eta Donostian 2024·09·25
Mondragon Unibertsitateak Bilboko AS Fabrik campusean eta Donostiako Kursaalean graduko azoka BERRIAK antolatu ditu.
Obrak Hobekuntza-obrak Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako eraikinetan 2024·09·24
Aretxabaletako campusean, eraikin berria gehituko diote egungo egoitzari; Eskoriatzan, aldiz, eraikin historikoan egokitzapenak egin dituzte.
2024-2025 ikasturte hasiera Graduko 322 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·09·16
Hasi berri den ikasturtean 322 ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen lau graduetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak.
Oporrak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da irailaren 2ra arte 2024·07·21
Udako oporrak direla-eta, Fakultatea itxita egongo da 2024ko uztailaren 24tik irailaren 2ra arte.
Ikastaro berria ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma jarri dute abian Euskaltzaindiak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·07·17
Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin diseinatu dute ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma. Diplomaren helburua da Euskaltzaindiko egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea.
Lan-eskaintza Bilboko Zerbitzuetan eta Idazkaritza Akademikoan lan egiteko pertsona bat kontratatu nahi du Mondragon Unibertsitateak 2024·07·09
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko uztailaren 17an.
Ikasketa amaierako ekitaldia 2024 Oroigarri banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian 2024·06·24
Ekitaldian parte hartu zuen gradua eta masterra bukatu duten 274 ikaslek. Denetara, 1.000 gonbidatu inguru bildu dira Bilboko Euskalduna Jauregian egindako emanaldian.
8. Kooperatibagintzan Topaketa Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz hausnartu dute Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan 2024·06·18
‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’ izenburupean egin da 8. Kooperatibagintzan Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean.