Lan arriskuen prebentzioa

Lan arriskuen prebentzioa

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak onetsitako politika

HUHEZI, KOOP. E.-ren  barne antolaketaren lehentasunezko helburuetako bat da langile guztien lan segurtasuna eta osasuna bermatzea, lan segurtasun eta osasunean aplikagarriak diren legezko betebeharrak betetzea eta lan segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa enpresaren maila guztietan txertatzea, betiere eginkizunak eta eratorritako ardurak esleituz.

Aipatu helburua bermatze aldera, HUHEZI, KOOP. E.-k Lan Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema (LAPKS) bat abian jartzea erabaki du, kudeaketa politika kontuan harturik, lan istripuen prebentzioa lortzea ahalbidetu dezan, gure ondarerik preziatuena –gure langileak– kaltetu gabe eta hobekuntza etengabea sustatuta. Horretarako, hainbat teknika erabili beharko dira eta enpresa osatzen dugun pertsona guztiok haietan inplikaturik egon behar dugu.

Lan Arriskuen Prebentzioan indarrean den legeriaren arabera, LAPKS guztion zeregina da, horrela pentsatu baita; horrenbestez, Zuzendaritza eta langileak, ahalegina gidatzeaz gain, Sistema horren kudeaketari eta funtzionamendu onari lotuko zaizkio, eta langileek, halaber, agintzen zaizkien lan jarraibideak oro bete beharko dituzte, bai eta egin litezkeen hobekuntza guztiak ere, lanpostuak gero eta seguruagoak izan daitezen.

HUHEZI, KOOP. E.-k bermatzen du langileak kontsultatuak direla eta era aktiboan parte hartzen dutela Sistemaren elementu guztietan, eta prestakuntza-informazio nahikoa eta egokia ematen zaiela.

Zuzendaritzak LAPKS etengabe hobetzeko konpromisoa hartu du eta, horretarako, behar diren baliabide egokiak ematen ditu, bai eta baliabide ekonomiko eta material egokiak ere, onartutako printzipioak betetzeko.

Zuzendaritzak, halaber, LAPKS sistemaren ezarpena eta aplikazioa bultzatzeko konpromisoa hartu du eta, horretarako, jarrera arduratsua eta elkarlan etengabe eta aktiboa eskatzen ditu, helburuak lortze aldera, hori lagungarria izango baita gure enpresaren zalantzarik gabeko potentziala gauzatzeko.

Aurrez jakinik horrek ahalegina eragingo digula eta guztiontzako onuragarria izango dela, zuen lankidetza eskertu nahi dizuet aurretiaz.

Zuzendaritzak politika hori aldizka berrikusteko konpromisoa hartu du, Sistemaren urteko berrikuspenaren emaitzen arabera, dagokion atalean deskribatutakoarekin bat.

Nagore Ipiña - Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa

Eskoriatza, 2020-10-01