Zer ikasi
Zer ikasi
Sistema elektrotekniko eta automatizatuetako goi-mailako heziketa zikloan honako ezagutza hauek lantzen dira:
- PLC industrialean eta ikuskaritza sistemetan (ukipen pantaila eta SCADA sistema) oinarritutako instalazio automatizatu bat diseinatzen, CADen marrazten, elementu komertzialak aukeratzen, muntatzen eta martxan jartzen.
- Bus KNXen oinarritutako instalazio domotiko bat diseinatzen, CADen marrazten, elementu komertzialak aukeratzen, muntatzen, programatzen eta martxan jartzen.
- Proiektuari lotutako dokumentazio teknikoa garatzen.
- Instalazio elektroteknikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzen eta gainbegiratzen.
- Instalazio termikoak, berokuntzakoak eta ACSkoak aztertzen, baita mantentze teknikak planifikatzen eta aplikatzen ere.
- Telekomunikazioetako azpiegitura komunak garatzen.
- Materialen hornikuntza kudeatzen eta izakinak kontrolatzen.