Instalazioak eta baliabideak

Titulazioa

Sistema elektrotekniko eta automatizatuak

Iraupena

1. maila 990h

2. maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1548373, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Laborategiak

Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.

Laborategi hauek Goi Mailako Heziketa Zikloetako teknikarientzat, ingeniaritza eskolako jardueretarako eta ikerketarako erabiltzen dira. Horregatik, eguneratutako eta maila altuko ekipamendua daukagu. Irakaskuntza eta ikerketa bateratzen diren, bereziki diseinatuta dago gure hezkuntza ereduko lan egiteko moduari erantzuteko, zeina, arazoei irtenbideak bilatzera bideratutako proiektuen garapenean oinarritzen den. Irakaskuntzako eta ikerketako laborategiez gain, talde lanean jarduteko gelak daude, ikasleentzako bilera gelak eta atseden guneak.

Eraikuntza honetan dauden laborategi espezifikoak honako hauek dira:

Automatismoen laborategia

Aparellaje industriala duten maketak, PLCak eta motor asinkrono trifasikoak, etxebizitzetako instalazio elektrikoak (sukaldea, logela, pasilloa, bideo-atezaina); instalazio domotikoak.

Erdi-tentsioko laborategia

20 kV / 6 kV-ko transformatzailea.

Telekomunikazio sistemetako laborategia

Telefonia instalazioak, zuntz optikodun fusionatzailea etab.

 

Energia laborategia

Panel fotovoltaikoetako ekipamendua; erreguladorea, bateriak; alderantzikagailua etab.; aerosorgailu txikia.

Ordenagailu laborategia

Beharrezko software guztiarekin (hainbat programazio ingurune, CAD elektrikoa, EPLAN etab.).

 

Zerbitzuak

  • Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
  • Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
  • Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
  • Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
  • KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
  • Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
  • Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
  • Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…

Unibertsitateko zerbitzu guztiak

Hezkuntza behar bereziak

Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:

  • Erakundeko enpresa medikua.
  • Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
  • Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
  • Titulu koordinatzailea.
  • Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.

Arreta psikologikorako zerbitzua

Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.

MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.

Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.

Zerbitzua doakoa da.

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara