Instalazioak eta baliabideak
Laborategiak
Informatikako, elektronikako eta mekanikako laborategiak ditugu titulazio guztietako formazioari erantzun ahala izateko.
- Sareen laborategia: Sareen laborategia irakaskuntza bideratutako espazio bat da, non ikasleek LAN sareen eta WAN sareen diseinu, muntaketa, konfigurazio eta administrazioko praktikak egiten dituzten. Horretarako CISCO router profesionalak, WIFI dispositiboak, Catalyst switch-ak, IP telefonoak, sareko zerbitzariak, entxufeen eta kable armairuen muntaketarako erremintak, sare analizagailuak, sareko ziurtagiriak eta firewall-ak daude. Gainera, simulagailu bat erabiltzen da eszenatoki ezberdinak inplementatu aurretik probatzeko.
- Hardware laborategiak: Hardware laborategiak irakaskuntzara bideratutako espazioak dira, non ikasleek ordenagailuen barruko osagaiak muntatu eta desmuntatzeko praktikak egiten dituzten, eta ordenagailuen eta hauen osagaien birziklapen ariketak egiten dituzten, hauei bigarren bizitza bat emateko. Bestetik, Windows eta Linux sistema eragileen instalazio praktikak egiten dituzte mahaigaineko ordenagailuetan, eramangarrietan eta zerbitzarietan.
Horretarako, ordenagailuak, eramangarriak, zerbitzariak, sistema eragileak instalatzeko programak eta administraziorako erremintak dituzte eskuragarri.
Beste lan esparru bat arduinoko plakak dira, eta hauekin lana egiteko sentsoreak, kableatua eta hauek maneiatzeko hainbat rraminta eta tresnak. 3D inprimagailuak ere ditugu, eta azkenik, industria 5.0 ariketak egiteko maketa sorta desberrdinak.
- Datuak Prozesatzeko Zentroa (CPDa) eta Segurtasun laborategia: Segurtasun laborategian ikasleek suebakiekin, intrusioak antzemateko sistemekin eta eskuragarritasun handiko sistemekin egin ditzakete praktikak. Honako ekipamendua eta softwarea aurkitu daiteke: Firewall edo Suekiak (Fortigate, Juniper eta Astaro), intrusioak antzemateko sistemak (Fortigate eta Microtik), HP Proliant (DL360 y DL398 Gen9) zerbitzariak eta Cisco sareko elektronika.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza behar bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
Arreta psikologikorako zerbitzua
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.