Egresatuen profila

Titulazioa

Automatizazioko eta Robotika Industrialeko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Elektrizitatea eta Elektronika

Iraupena

1. maila 990 ordu

2. maila 1010 ordu

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntzak

Euskara

Modalitatea

Presentziala

Plazak

50 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362857, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Egresatuen profila

Hau da Industriako Mekatronikako goi mailako teknikarien profil profesionala:

Konpetentzia teknikoei dagokienez:

  • Industriako sistema mekatronikoak konfiguratu eta optimizatuko dituzu, bai eta sistema horien muntaketa eta mantentze lanak planifikatu ere, kalitateko, segurtasuneko eta lan arriskuen prebentzioko eta ingurumenarekiko errespetuko protokoloak beteta.
  • Industriako sistema mekatronikoak konfiguratuko dituzu, sistemen ekipoak eta elementuak aukeratuz. 
  • Industriako sistema mekatronikoen muntaketa eta zaintza lanak planifikatuko dituzu: makinak, ekipo industriala, ekoizpen lerro automatizatuak, etab. Horretarako, baliabideak, beharrezko denborak eta kontrol sistemak definituko dituzu. 
  • Industriako sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze lanak gainbegiratu edota gauzatuko dituzu, denborak eta emaitzen kalitatea kontrolatuta.
  • Industriako sistema mekatronikoetan gertatzen diren matxurak eta disfuntzioak diagnostikatu eta aurkituko dituzu, eta teknika operatiboak eta prozedura espezifikoak aplikatuko dituzu matxura eta disfuntzio horiek konpontzeko.
  • Sistema automatikoak programatuko dituzu, eta instalazioaren funtzionamendu parametroak eta segurtasuna egiaztatuko dituzu, kasu bakoitzean ezarritako prozedurei jarraituta. 
  • Instalazioak martxa jartzeko lanak gainbegiratu edo gauzatuko dituzu, parametroak doituta eta beharrezkoak diren proba eta egiaztapen funtzionalak zein arauzkoak eginda. 
  • Muntaketa prozesuetan eta instalazioen mantentze lanen planean indarreko arauak betetzeko beharrezkoak diren dokumentazio teknikoa eta administratiboa landuko dituzu.

Zeharkako konpetentziei dagokienez

  • Lantaldeetan parte hartuko duzu, eta erabakiak hartuko dituzu, egin beharrekoak zorroztasunez onartuta.
  • Ikasketak garatuko dituzu zure kabuz, aurrerapen teknologikoei eta bezeroen premiei erantzuteko.
  • Ingurunearekin komunikatuko zara, modu eraginkorrean, eta zure eremuari lotutako alderdien gaineko informazioa emango duzu.

Profil profesional horrekin, MGEPeko goi mailako teknikaria zarenez, lanpostu eta lan hauetarako prestatuta egongo zara:

  • Epe laburrera:
    • Industriako makina eta ekipamenduen instalazioetan mantentze lanak egiteko prozesuen plangintzako eta programazioko teknikaria.
    • Industriako makinen edo lerro automatikoen teknikaria edo muntatzailea.
  • Epe ertainera/luzera:
    • Industriako makina eta ekipoen instalazioen muntatzaile taldeko arduraduna. 
    • Industriako makina eta ekipoen instalazioen mantentze lanetako langile taldeko arduraduna.

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara