Sarrera profila
SARRERARAKO PROFIL GOMENDATUA
Ikasketa hauek eginda edukitzea gomendatzen da sartzeko:
- Batxilergoa: Batxilergo Teknologikoa. Ikasgaiak: fisika (zirkuitu elektrikoak), matematika, teknologia industriala, marrazki teknikoa, mekanika eta kimika.
- Gradu ertaineko Lanbide Heziketa: Mantentze lan elektromekanikoetako Erdi Mailako Formazio Zikloa eta Garraioaren eta ibilgailuen mantentze lanen familiako Erdi Mailako Formazio Zikloa.
- Goi graduko Lanbide Heziketa: Instalazioen eta Mantentze Lanen familiako Goi Mailako Formazio Zikloa, Fabrikazio Mekanikoaren familiako Goi Mailako Formazio Zikloa, Automobilgintzako Goi Mailako Formazio Zikloa, eta Elektrizitate eta Elektronikaren familiako Goi Mailako Formazio Zikloa.
- Unibertsitateko ikasketak: Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Ingeniaritza Mekatronikoko gradua, Elektronikako gradua.
- Beste batzuk:
- Instalazioen eta Mantentze lanen familiako profesional egiaztagiria.
IKASLEEN PROFIL KOMUNAREN EZAUGARRIAK, SARRERAKO IKASKETAK EDOZEIN IZANDA ERE
- Hizkuntzak:
(*) Abiapuntuko oinarrizko maila ingeles teknikoko modulurako.
- Ofimatikako oinarrizko nozioak
Abilezia, trebetasun edota lehentasun pertsonalak:
- Edozein etxetresnaren, automobilgintzako edozein gailuren edo industriako edozein makinaren funtzionamendu mekanikoa eta elektrikoa ezagutzeko interesa, bai eta dagokien lana egiteko gailu horiek nola desmuntatzen eta muntatzen diren jakiteko ere.
- Hainbat gailuren funtzionamendu automatikoa ezagutzeko jakin-mina.