Sarrera profila
SARRERARAKO PROFIL GOMENDATUA
Ikasketa hauek eginda edukitzea gomendatzen da sartzeko:
- Batxilergoa: Batxilergo Teknologikoa. Ikasgaiak: fisika, matematika, teknologia industriala, marrazki teknikoa, mekanika eta kimika.
- Gradu ertaineko Lanbide Heziketa: Mekanizazioko Erdi Mailako Formazio Zikloa.
- Goi graduko Lanbide Heziketa: Fabrikazio Mekanikoaren familiako Goi Mailako Formazio Zikloa.
- Unibertsitateko ikasketak: Ingeniaritza Mekanikoko gradua eta Ingeniaritza Mekatronikoko gradua
- Beste batzuk:
- Fabrikazio Mekanikoaren familiako profesional egiaztagiria.
IKASLEEN PROFIL KOMUNAREN EZAUGARRIAK, SARRERAKO IKASKETAK EDOZEIN IZANDA ERE
- Hizkuntzak:
(*) Titulazioaren ikasketak gaztelaniaz ematen badira ere, testuinguru elebidunean garatuko da lana (euskara eta gaztelania).
(**) Abiapuntuko oinarrizko maila ingeles teknikoko modulurako.
- Ofimatikako oinarrizko nozioak
Abilezia, trebetasun edota lehentasun pertsonalak:
- Sarri erabiltzen diren mekanismo, makina, tresna eta gailuen funtzionamendua ezagutzeko eta nola eraikitzen diren eta nola muntatzen eta desmuntatzen diren jakiteko interesa.
- Komunikaziorako eta gestiorako harremanetarako trebetasunak.
Lan esperientzia:
- Industriako ekoizpen ekipoetan.