Prezioak, bekak eta laguntzak

Titulazioa

Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko Goi-Mailako Teknikaria

Familia profesionala: Fabrikazio Mekanikoa

Iraupena

1.maila 990h

2.maila 1010h

Fakultatea/Campusa

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Presentziala

Plazak

25 plaza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362916, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Kuota Kooperatiboa

Kontzeptua 1go urteko zenbatekoa* 2. urteko zenbatekoa* Oharra
Kuota kooperatiboa 990* € 650* € Ordainketa zatikatuta egin ahal izango da**

* Ikaslea MGEPeko bazkide erabiltzaile bihurtuko da, iraileko Kontseilu Errektorean berretsi eta e-mailez jakinaraziko zaio. Horretarako, 6,01 €-ko ekarpena egingo du nahitaez, irailean matrikularen lehenengo hilekoarekin batera. 2024-25 ikasturterako aurreikuspena. Kontseilu Errektoreak berretsiko du 2024ko uztailean.

** Ordainketa zatikatua egiteko era ezberdinak: 1- Lehen ordainketa + gainerakoa ordainketa bakarra. 2- Lehen ordainketa + gainerakoa 3 hilabete (2024ko iraila, 2024ko abendua, 2025eko martxoa). 3- Lehen ordainketa + gainerako 9 hilabeteak (2024ko iraila - 2025eko maiatza)

 

Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren diru-laguntzak

2024-2025 ikasturtean zehar Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin nahi duten ikasleei zuzenduta, ondoren zehazten diren diru-laguntzak aurreikusi ditu MGEPk.

 

eremuak egoerak diru-laguntzen kopuruak ikasmaila

A.- Familiaren ezaugarrien
araberakoa

(Eusko Jaurlaritzak irakaskuntza
unibertsitarioetako prezio publikoetarako
xedatzen dituen salbuespen eta murrizketa irizpideen arabera)

A.1. Azaroaren 18ko 40/2003 legean jasotzen diren familia ugariko ikasleak
- Maila orokorreko familia ugariko kide izatea. 150 € 1. eta 2. mailak
- Maila bereziko familia ugariko kide izatea. 300 € 1. eta 2. mailak
A 2. MGEPko ikaslea izanik, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea. 300 € 1. eta 2. mailak
A.3. Ikaslearen familian (hau da, gurasoak, anaia arrebak eta familiak legez ume-ordetzat hartu dituztenak) % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila duen kideren bat egotea.. 300 € 1. eta 2. mailak
A.4. Ekintza terroristaren biktimek, euren ezkontideek, seme-alabek edo antzeko atxikitasunezko harreman baten bidez iraunkorki bizikidetzat izan direnak. 300 € 1. eta 2. mailak
A.5. Genero-indarkeriaren biktimek oeta egoitza berean bizi diren haren mendeko 25 urtetik beherako seme-alabek. 300 € 1. eta 2. mailak
B.- Curriculumetik kanpoko ekintzak egitera sustatzeko diru-laguntza Eusko Jaurlaritzako irakaskuntza ez unibertsitarioetarako diru-laguntzak jasotzen dituzten Goi Mailako Heziketa Zikloko 1. Mailako ikasleei zuzendua. 300 € 1. maila
C.- Ikasle ohientzako diru-laguntza< 2024-2025 aurretik MGEPen Goi Mailako Heziketa Ziklo bat burututa izanik (edo maila bereko Lanbide Heziketako beste ikasketa batzuk), 2024-2025an Goi Mailako Heziketa Ziklo bat MGEPen egiten dutenei zuzendua. 300 € 1. eta 2. mailak
D.-Langabetuentzako diru-laguntza Aurretik lanean ibilitako ikasleei zuzendua, baldin eta matrikula egiten denean langabezian badaude eta gutxienez 365 egun lanean aritu direla egiaztatzen badute. 600 € 1. eta 2. mailak

Programaren iraunaldia: 2024-2025 ikasturtea

 

Ohar garrantzitsuak

  1. Diru-laguntza guztiak bateraezinak izango dira.
  2. Arrazoi edo egoera desberdinengatik diru-laguntza izateko betebeharrak gertatzen diren kasuetan, kopuru handieneko diru-laguntza emango da.
  3. Diru-laguntza behin bakarrik emango da Goi Mailako Heziketa Zikloko 1.mailan eta beste behin Goi Mailako Heziketa Zikloko 2.mailan. Orokorrean, ikaslea lehenengo aldiz lehenengo mailan edo bigarren mailan matrikulatzen den ikasturte akademikoan.
  4. Ikasturtean zehar ALECOP, DUAL...bidez lan egingo duten ikasleek, ez dute goiko taulan zehazten den D diru-laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
  5. Kuota kooperatiboa ordaintzen ez duten ikasleek ez dute diru-laguntzarik jasotzeko eskubiderik izango.
  6. Diru-laguntza jasotzeko, kuota kooperatiboaren ordainketari dagozkion orain arteko konpromisoak bete behar izan dituzte.

Diru-laguntzen eskaera

Ikasleei email bitartez bidaliko zaie diru-laguntzaren informazioa.

 

Bekabide

Esandakoaz gain, BEKABIDErekin ordainketak zure posibilitate ekonomikoetara egokitu ahal izango dituzu, ikasketak ez daitezen zama ekonomikoa izan zuretzat edo zure familiarentzat. Arazo ekonomikoez arduratu gabe ikasi nahi baduzu, diru-sarreren zein gastuen plangintza egingo dizugu.

Dei iezaguzu edo gurekin harremanetan jar zaitez. Atsegin osoz hartuko zaitugu.

 

Goi-mailako heziketa zikloa baino gehiago gara