Praktikak atzerrian
Praktikak atzerrian
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak ERASMUS+ programaren bidez, Europako Erkidegoko herrialde batean praktikak egitea ahalbidetzen duten hitzarmenak ditu.
Programa honek gehienez 12 asteko praktikaldia egiteko aukera ematen du enpresa, formazio zentro, ikerketa zentro edo bestelako erakunde batean. Praktika hauek gaitasun jakin batzuk jasotzeko eta herrialde horretako ingurune ekonomiko eta soziala ezagutzeko aukera ematen dute, lan esperientzia hartu eta atzerriko hizkuntza bat ikasten den bitartean.
Epe honek, formazio prozesuko azken faseak, lan merkatura sartzea errazten du.
Ikasleak OAPEEtik praktikak egiteko beka bat jasotzen du, eta EAEko instituzioek ere diruz laguntzen dute egonaldia. 1.200 € eta 1.700 € bitarteko kopurua jasotzen du orohar.
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak goi-mailako hezkuntzarako Erasmus+ Gutuna (ECHE) dauka. Eta, programa honen baitan ikasleek atzerrian praktikak egin ditzakete.