Instalazioak eta baliabideak
Laborategiak
Fabrikazio mekanikoko instalazio gaurkotuak eta maila altukoak ditugu. Ikasketa prozesuaren garapen egoki baterako material didaktiko eta industria ekipamendu egokiak ditugu.
Metodologia praktiko bat erabiltzen da ikasleak titulazioko konpetentziak progresiboki jaso ditzan eta finkatuta geratu daitezen.
Adibidez, CNC makinak programatzeko honako metodologia progresiboa erabiltzen da:
- Klase teorikoekin hasi (oinarrizko kontzeptuak)
- CNCko monitore errealekin edizio eta simulazio praktikak.
- Hasierako praktikak makinak prestatuz, CNCko gela didaktikoetan kontrol industrialak erabiliz eta material bigunak mekanizatuz.
- Amaierako praktikak makina industrialetan, erreminta eta tresna industrialak erabiliz.
- Egindako piezen azken kontrola.
- Mekanika orokorreko praktikak egiteko tailerra, bertan, 14 tornu konbentzional, 14 fresatzeko makina, 5 zulagailu eta 2 planeagailu daude beste gauza batzuen artean. Honi esker makinak banaka erabili daitezke.
- CNC didaktikorako gela, monitore industrialekin eta kontrol industrialak dituzten CNCko 6 makinekin.
- Programa industrialak dituzten CAD/CAM gelak.
Mekanika orokorreko praktikak egiteko tailerra
Bertan, 14 tornu konbentzional, 14 fresatzeko makina, 5 zulagailu eta 2 planeagailu daude beste gauza batzuen artean. Honi esker makinak banaka erabili daitezke.
CNC didaktikorako gela
Monitore industrialekin eta kontrol industrialak dituzten CNCko 6 makinekin.
Metrologiako praktikak egiteko gela
Metrologia dimentsionaleko, gainazelako eta geometrikoko praktikak egiteko Gela honetan koordenadekin edo hiru dimentsiotan neurtzeko makina bat dago.
Zerbitzuak
- Idazkaritza birtuala: izapide guztiak online egin ahal izan ditzazun.
- Biblioteka: Liburuak, aldizkariak, bideoak, ikasketa-gelak.
- Kirol-zerbitzua: Gimnasioa, irteerak, ikastaroak eta lehiaketak.
- Jantokia: Gosariak, pintxoak, ogitartekoak, eguneko menua.
- KoNet: Kontsultatu zure notak eta askoz gehiago zure mugikorretik.
- Campus birtuala: Ikasturtean laguntzeko e-learningeko plataforma.
- Desgaitasuna duten ikasleentzako zerbitzuak: Laguntzako langileak, ikasketen egokitzapena.
- Irakaskuntzarako laguntza: orientazioa, fotokopiak, ordenagailuak…
Unibertsitateko zerbitzu guztiak
Hezkuntza behar bereziak
Ezintasunen bat duten ikasleek, ezintasun horregatik hezkuntza behar bereziak badituzte, aholkularitzako kabinete baten laguntza izango dute, egin daitezkeen egokitzapen kurrikularrak edo ibilbide edo ikasketa alternatiboak ebaluatzeko. Kabinete hori honela osatuta dago:
- Erakundeko enpresa medikua.
- Lan arriskuen prebentzioko teknikaria.
- Lan arriskuen prebentzio eta ingurumeneko zuzendaria.
- Titulu koordinatzailea.
- Zerbitzu akademikoetako AZPko teknikari bat.
Arreta psikologikorako zerbitzua
Laguntza psikologikoa ematen duen zerbitzu bat da, prebentziozkoa eta gure ikasleen ongizate bio-psiko-soziala bermatzeko helburua du.
MGEPeko ikasle guztiei zuzenduta dago eta psikologia eta psikoterapiako kolegiatuak ematen du arreta.
Banakako arreta psikologikoa (5+5 saio) eta Garapen osasungarrira bideratutako tailerrak eta esperientziak eskaintzen dira.
Zerbitzua doakoa da.