Sarrera profila
SARRERARAKO PROFIL GOMENDATUA
Ikasketa hauek eginda edukitzea gomendatzen da sartzeko:
- Batxilergoa: Batxilergo Teknologikoa. Ikasgaiak: fisika, matematika, teknologia industriala, marrazki teknikoa, mekanika eta kimika.
- Gradu ertaineko Lanbide Heziketa: Fabrikazio Mekanikoko Erdi Mailako Formazio Zikloa.
- Goi graduko Lanbide Heziketa: Fabrikazio Mekanikoaren familiako Goi Mailako Formazio Zikloa.
- Unibertsitateko ikasketak: Ingeniaritza Mekanikoko gradua, Ingeniaritza Mekatronikoko gradua, Diseinu Industrialeko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako gradua.
- Beste batzuk:
- Fabrikazio Mekanikoaren familiako profesional egiaztagiria
IKASLEEN PROFIL KOMUNAREN EZAUGARRIAK, SARRERAKO IKASKETAK EDOZEIN IZANDA ERE
- Hizkuntzak:
(*) Abiapuntuko oinarrizko maila ingeles teknikoko modulurako.
- Ofimatikako oinarrizko nozioak
Abilezia, trebetasun edota lehentasun pertsonalak:
- Gauzek nola funtzionatzen duten jakiteko interesa.
- Diseinatzen dituen eraikuntzak eta mekanismoak funtzionamenduan ikusteko interesa.
- Industriaren mundua ezagutzeko jakin-mina.